Buscar este blog

viernes, 20 de noviembre de 2009

Azaroan 25 / 25 de noviembre Tolosan!!

Ondo inkusteko sakatu irudian / Para ver bien pintxa en la imagenAzaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren
Aurkako Nazioarteko Eguna
25 de Noviembre Día Internacional Contra la
Violencia hacia las Mujeres.

1) Azaroak 24, asteartea, Nesken Graffiti Tailerra
Abastosen arratsaldeko 18:00etan.
24 de Noviembre, martes, Taller de Gaffiti para Chicas.
En abastos a las 18:00.

2) Abeduan... Txapa Tailerra: egizu zure txapak!!
Data, ordua eta tokia tuenti bitartez finkatuko da.
Bilatu: Trianguloan Berdin Berdin
Esan noiz datorkizun ondo, zure irudiak ekarri… dena Tuenti
bitartez
En Diciembre Taller de chapas: hazte tus chapas!!
Día, hora y fecha a través de Tuenti.
Busca a: Trianguloan Berdin Berdin
Cuéntanos cuando te vienen bien, trae tus propias imagines…
todo a través de Tuenti

miércoles, 11 de noviembre de 2009

Bi emakume erailak Irisarrin!!



Bi emakume erailak Irisarrin, Nafarroa Beheran. Gizon batek bere emaztea eta amaginarreba hil ditu.
Emakumeon aurkako indarkeriari aurre hartu!

Bihar, asteazkena, 19:30tan kontzentrazioa Tolosako Triangulo plazan


Erasorik ez erantzunik gabe!

Deialdia: Tolosaldeko Bilgune Feminista

lunes, 19 de octubre de 2009

EMAKUMEAK LANDAN

Beauvoir-en esanari jarraituz, emakumea jaio ez baino egin egiten da. Genetikaz haratago doan zerbait, hots, kultura eta heziketarekin garatzen den zerbait da.

Gogoeta horrek emakume guztiontzat balio badezake ere , iragain Urriak 15 ean landa eremuan bizitzea aukeratu edota arrazoi bat edo besterengatik honela egokitu izan zaien emakumeak izan genituen gogoan bereziki Tolosan, Tolosaldean.


Kolektibo bezala, emakumeok baditugu hainbat puntu amankomunean. Kolektibo bezala, landa eremuan bizi diren pertsonek badituzte hainbat puntu amankomunean. Bainan bakoitzaren esperientzia, bizi historia berezia da. Bakarra.


Tolosako udalak sustaturik, profesional bikainen laguntzearekin guzti honen benetako protagonistek beren testigantza partikularra utzi digute. Aurrez aurrekoa. Ikus-entzuneko dokumentu bat.


Tolosako herriaren metro gehienak auzoen baitan badaude ere, beren presentzia eguneroko “kale” bizitzan ez da hain nabaria. Ez dute pixu berdina. Bainan emakume ikuspegi batetik, orain dela pare bat urte martxoak 8 ko aitzakiarekin argazki erakusketa bat antolatu genuen. Helburua? Topikoak hautsi eta ezjakintasunak, ezezagutzak ematen duen urruntasuna gutxitu.

Orduztik hona elkar lan oparoan jarraitu izan da eta elkarrekin egiten ari garen bidean, beste urrats gisa ulertu behar da dokumental hau.


Aukera izan da “kalean” ere, Kultur etxean ikus-entzuneko testigantza hau ikustekoa. Etorkizunean ere izango da parada lan hau ezagutzeko. Bi sentipen gailendu zaizkit batez ere. Batzutan hain gertuko, hain arazo beretsuak ditugu emakumeok, bainan kalekoentzat, bestetan, hain ezkutuko eta ezezagun egiten zaizkigu beste errealitate batzu. Eta dena dela, zenbat topiko eta aurreiritzirekin hausten den!


Nire bi amonak baserritarrak ziren eta gogoan ditut baserrira egindako bixitak. Neu “kaleumea” naiz . Nire egoeran hainbat eta hainbat emakume. Batzuk ordea,landan bizi eta disfrutatzea erabaki dute. Tolosan aukera bat edo besteren arteko distantzia kilometro gutxikoa da. Bainan mentalki askotan oso urruti kokatzen gara. Askotan ahaztuak ere sentitzera iritsi izan direla adierazten dute.


Ez da hori Tolosako udalak duen asmoa. Alderantziz, emakume guztion artean ehundutako sareak sendotasuna eta iraunkortasuna izan dezan saiatu behar dugu. Emakume jaio gara eta emakume izan nahi dugu gure osotasunean. Berdintasunean. Onarpenean. Kalean zein landa eremuan.

Bedaion izan genuen lehen emanaldi publikoa. Bertan, ikusi eta entzundakoaren inguruko eztabaida bat eman zen. Eta zer nahi duzue esatea? Ni askotan oso identifikatuta sentitu nintzen “kalekoa” izanik ere.


Onintza Lasa




jueves, 10 de septiembre de 2009

Jabekuntza Eskola: Dantza Afrikarrak martxan. Apuntatu!!


Jabekuntza gorputzetik: Afrikako dantzak.

Irakasleak: Anne Agirre eta Josebe Iturrioz
Datak: Urriak 6tik aurrera.
Asteartetan eta ostegunetan 19:30tatik aurrera. Ordu bat.
Ostegunetan klase teorikoa eta bi asteetan behin izango da. Asteartea aldiz astero izango da eta klase praktikoa izango da.

Dirudienez, berdintasun formala lortu duen gizartean estereotipoak eta rol sexistak mutatu egin dira. Mutazio horiek hautemateko zailagoak dira, gazteenei eragiten dietelako batez ere. Edertasun-ereduak eta estereotipoen erradikalizazioa, legediaren markotik irten, eta hedabideetatik sartzen dira, bideojokoen eta gazteei zuzendutako bestelako elementuen bidez. Gaurko estereotipoak eta rolak zuzenean gorputzaren ingurukoak dira, are gehiago, gazteen gorputzen ingurukoak. Ikastaro honen bidez, jabekuntza gorputzetik bultzatu nahi da. Hau da, gorputzarekiko harreman osasuntsua sortzea, ariketa egitea eta estereotipoek neska gazteei nola eragiten dieten eta zer egin hausnartzea.

Litekeena da, taldeak nahi badu, jendearen aurrean dantza ikuskizunen bat ematea.

Izena emateko idatzi korreo elektorinko bat edo deitu huurrengo telefono eta helbideetara. Hurrengo datu hauek zehaztu: izen-abizenak, adina eta telefono zenbaki bat.

miércoles, 9 de septiembre de 2009

Escuela de Empoderamiento para mujeres: Danzas Africanas. Apuntate!!

Empoderamiento desde el cuerpo: Danzas africanas.

Imparte: Anne Agirre eta Josebe Iturrioz
Fechas: Comienza el 6 de octubre.
Lugar: Casa de Cultura de Tolosa
Martes y Jueves a las 19:30.

Los jueves se darán clases teóricas (Josebe Iturrioz) sobre cuerpo y género y serán cada dos semanas. No todas las semanas. Las clases de danza (Anne Agirre) serán todos los martes, una vez por semana.

En una sociedad donde al parecer, la igualdad formal se ha logrado los estereotipos y roles sexistas han mutado. Estas mutaciones son más difíciles de detectar porque, sobre todo, afectan a las personas más jóvenes. Los modelos de belleza, la radicalización de los estereotipos se producen escapando del marco legislativo y entrando por los medios de comunicación, a través de los videojuegos y otros elementos que se dirigen directamente a las personas más jóvenes. Hoy los estereotipos y los roles se inscriben directamente sobre los cuerpos y más aun en los cuerpos más jóvenes. Con este curso se busca vivenciar el empoderamiento desde el cuerpo, potenciando una relación sana con el cuerpo, ejercitarlo y además se reflexionará sobre cómo afectan los estereotipos, cómo afecta eso a las chicas más jóvenes y qué hacer.

Probablemente y si el grupo así lo quiere, se realizará alguna muestra de baile pública.

Para apuntarte llama o escribe un correo electrónico proporcionandonos: nombre y apellidos, una forma de contacto y la edad.

viernes, 28 de agosto de 2009

Heuk proba ezan

2008-09 ikasturtean, HEUK PROBA EZAn lelopean, Tolosako Udalak lasterketak prestatzeko emakumeei zuzendutako lehenengo doaneko ikastaroa bultzatu zuen. Deialdiaren arrakastak aurtengo ikasturterako ere beste ikastaro bat antolatzera eraman gaitu, edozein emakumek korrika hasi eta entrenatzeko aukera izan dezan, distantzia ertain eta luzeko lasterketei begira.

Interesatuentzako argibidea:

  • Izenematea eta informazio gehiago: Usabal kiroldegian
  • Izena emateko epea: irailaren 1etik aurrera
  • Ikastaroaren iraupena: Urritik ekaina bitartean
  • Egunak: astean bitan (tartean atseden egunarekin)
  • Ordutegia: taldearen eta monitorearen arabera zehaztuko da