viernes 5 de febrero de 2010
lunes 25 de enero de 2010
EMAKUMEAREN AURKAKO INDARKERIARI EZ GEHIAGO! INOIZ!

Erosotasuneko gizarte honetan dauden bi gaitzetaz gogoeta txiki bat egitea egokitzen zait. Bere laburrean, irakurlearen baitan sakoneko hausnarketa sustatzeko asmoa duena. Norberaren baitakoa, benetakoa, zinismorik gabekoa, konfesaezinak gertatu arren edo horregatik beragatik, kontzientzia hartzea eskatzen duena.
Tolosan, mundu osoan bezala, krisiak jota gauden kontestua bizi dugu. Kontestu, honela itxaron dezagun, koiuntural edo puntuala. Alde baterakoa. Baina emakume eta gizon askok urte hasera larritasun dezentez bizi behar izan du.
Erakunde ezberdin, elkarte eta beste hainbat talde buru belarri ari da egoera honi buelta eman eta berriro ere “krisi” hitz madarikatu hori iritsi aurreko egoera paretsura buelta arazteko lanetan.
Hala ere, betidanik, eta noan jorratu beharreko lehen gaira, bazterketa egoerak bizi izan dira. Egoera hau, batzutan kointurala izanagatik, beste askorentzat iraunkorra den kontestu bat bihurtzen da. Azpilanetik, edota erakundeetatik jaso daitezkeen laguntzetatik, edota eskea edota beste mila bidetatik bizitza aurrera ateratzera ohitutako pertsonak. Arrazoiak? Askotarikoak.
Marginazio edo bazterkeria egoera horrek, pertsonaren garapen orokorrean hondamendia errazten dute, bere atal ezberdinetan. Eta azkenean ongizate mental, fisiko eta sozialean eragina izaten bukatzen du gehienetan.
Galdera da, egoera horretan bizi izateak berez dakarren pertsona batek dituen eskubideen galera edo ez. Azken finean, pertsona izaten jarraitzen du.Erantzunak argia dirudi: Ez.
Beste gizarte honetako gaitza. Desoreka. Gizon eta emakumeen eskubide eta egoeraren arteko mailatze ezberdina. Inor gutxik jar dezake datu objetiboekin zalantzan emakume eta gizonok osatzen dugun gizarte hau, gizonek gidatzen dutela bai atal ekonomiko , sozial, kultural, etab. –ean. Pausoak ematen ari gara guztion artean bretxa hau gainditzeko, baina gaur egun , oraindik gizartearen eraketa egitura matxistetan oinarritua dago eta horrek islada du botere guneetan, non ia erabat, salbuespenak salbuespen, gizonek duten azken hitza.
Hori ezezik, prekarietatearen, lan murgilduaren, soldata baxuen kopuru gehienek emakume izena dute.Esaterako, lan partzialean emakumea %24 a enplegatua badago, gizonezkoen %4 a dago egoera berdinean. Eta tenporalitateari dagokionean, emakumeak 2009 urteko azken hiruhilabetekoan 8, 7 puntu gehiago izan da, %27, 7 an kokatuz. Alegia, lan eremuan ere, emakumeak gizonezkoekin konparatuta egoera okerragoan daude.
Gogoeta orokorrarekin jarraituta, bazterkeriaren kontestuan ere emakumea okerrago dago. Beraz, bi aldiz galtzaile. Bazterkeria egoeran egoteagatik eta emakume izateagatik. Drama bikoitza. Baina gai bakoitzak bere erroak ditu, bere azterketa eremua eta konponbidean lanerako ildoak.
Elena Cal-ek, bere bizitzako azken urteak halabeharrezko egoera bikoitz horretan pasa zituen azken egunerarte. Eta funtsean, izen abizenak zituen emakume bat modu bortitzean hila izan da .
Zoritxarreko pribilegioa 2010 eko lehen emakume erahila Tolosan gertatu izana. Ea guztion artean, ez Tolosan , ez inon , ez inoiz inori honelakorik ez gertatzeko guztiok ere pixkat gehiago inplikatzen garen. Gizarte hobea egitea gure esku ere badagoelako.
Onintza Lasa
jueves 21 de enero de 2010
AndereNahia Tolosan !! (Otsailak 2)
Oso interesgarria da AndereNahia Taldearen lana; beraien artean laguntzen dira bere enpresak aurrera ateratzeko. Taldeko emakumeen autonomia bermatzen dituzten enpresa txikiak dituzte. AndereNahiako aholkulariak ez dira bulego handietan ezkutatzen diren espertuak, taldeko emakumeak baizik. Emakumeen arteko elkartasuna eta bakoitzaren esperientzia partekatzea da beraien metodologia. Azken urte hauetan oso lan interesgarria egin dute eta Tolosan izango dira lan hori aurkezteko.
Ekitaldi hau Jabekuntza Eskolaren barruan antolatzen da, konkretuki Denboraren Bankuaren egitasmoan kokatzen da. Egitasmo honen helburua emakumeen arteko elkartasuna, sareak eta jabekuntza sustatzea da.
Informazioa gehiago eskuratzeko:
berdintasuna@tolosakoudala.net
943 67 0383
El próximo día 2 de febrero, martes, en el Salón de Plenos del Ayuntamiento de Tolosa contaremos con el grupo de Mujeres empresarias AndereNahia. Este colectivo viene desde Iparralde para contarnos su experiencia.El trabajo que desempeña AndereNahia es muy interesante; se ayudan entre ellas para sacar adelante sus empresas. Tienen empresas pequeñas que asegura a las mujeres de grupo su autonomía. Lxs asesorxs de AnderNahia no se ocultan en grandes despachos, son las propias mujeres del grupo las asesoras. La solidaridad entre mujeres y compartir las experiencias es su metodología. Estos ultimos años han realizado un trabajo muy interesante y estarán en Tolosa contándonos su experiencia.
Este evento se organiza dentro de la Escuela de Empoderamiento, en concreto dentro del proyecto del Banco del Tiempo. El objetivo de este proyecto es fomentar la solidaridad, las redes y el empoderamiento entre mujeres.
Mas información:
berdintasuna@tolosakoudala.net
943 67 0383
TOLOSAKO INAUTERIAK 2010
Badatoz...

Giroa berotzearekin batera, aurten izango ditugun hainbat berrikuntzen eta xehetasunen berri eman nahi dizuegu ohar honen bitartez.
SEGURTASUN NEURRIAK ZEZEN PLAZAN
Eusko Jaurlaritzaren zezen-ikuskizunei buruzko araudi berri betetzearren eta zezen plazara bertaratzen direnen segurtasuna bermatu ahal izateko, honako neurriak hartuko dira aurten:
- Zaldi-patioaren sarreran segurtasun neurriak hartuko dira: hesiak jarriko dira jendetzaren sarrera antolatzeko, eta ezingo da zezen plazan sartu lehendabiziko txaranga heldu arte.
- Txarangak eta konpartsak zaldi patiotik sartuko dira, erruedoari buelta eman eta ate nagusitik aterako dira.
- SEGURTASUN ARRAZOIAK medio Kailejoitik tendidora igotzea GALARAZITA DAGO. Txaranga edota konpartsarekin sartu nahi baduzue aurrera! Sartu, eman erruedoari buelta, ondo pasa... eta zezenetara ateratzeko asmorik ez baduzu atera txaranga/konpartsarekin batera.
- Zezen enbolatuetara ateratzeko -ostiral meheko zezen ikuskizunean izan ezik-, gutxienez 16 urte behar dira.
- Zezen ikuskizunean parte hartuko ez dutenek ezingo dute kalejoiean egon.
- Ostiral mehe egunekoa izan ezik, zezen plazako zezen ikuskizun guztietan SARRERA ORDAINDU BEHAR DA. Ostegun Gizen egunean ere bai, aurten lehenengoz.
Aurten ere, sarrera
merkeagoa eskainiko da 16 urte beherakoentzat. Salneurriak honakoak izango dira, egun guztietarako:
o Tendidoa:
§ 16 urtetik beherakoak: 1 €.
§ 16 urtetik gorakoak: 2 €
o Harmaila: 2 €
o Palkoak: 2,5 €
- Sarrerak aurrez erosi ahal izango dira:
o Otsailaren 8a, 9a eta 10a, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etatik 20:30etara Leidorreko takilan.
o Zaldunita, Astelenita eta Asteartita egunetan 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik aurrera, zezen plazako takilan.
Neurri hauek guztiek ikusleen segurtasuna bermatzea dute helburu, araudiaren arabera ezin baita zezen plazaren legez dagokion edukiera gainditu. Eragozpenak eragozpen, herritarren
kolaborazioa eskatu nahi dugu gai honetan, denon mesederako baita.
KALEKO MUSIKA APARATOEN ERABILERARI DAGOZKION NEURRI
BERRIAK
Karroza eta konpartsen soinu-anplifikadoreak kalean erabiltzeko muga ere aldatu egin da. Arurerantzean, ezingo dira erabili goizeko 1:00ak geroztik (orain arte 2:00ak arte zegoen baimendua)
BERDINTASUN KANPAINA
Aurten ere Berdintasun kanpaina jarriko du martxan Tolosako Udalak, Berdintasuna, Gizartea eta Kultura Departamentuak bultzatuta.
“Bietatik nor astoago?
Inauterietan joka sano!” lelopean, Inauterietan emakumeekiko jator jokatzeko hausnarketa eragin nahi du kanpainak. Tolosa errespetuaren eta berdintasunaren alde!
ASTELEHENITAKO AISIALDI TALDEEN KONPARTSEN KOKAPEN ALTERNATIBOA
Astelehenitan eguraldi txarra izanez gero (euria), eta aisialdi taldeen eskaerari erantzuna emanez, haien dantzaldiak Usabal Polikiroldegian burutuko direla erabaki da aurten, ordutegi ber-berean. Taldeek Tolosako Udalarekin adostu dutenez, Kiroldegira aisialdi taldeetako kideek baino ezin izango dute joan (aforoa mugatua da eta partaide kopurua oso handia da).
Erabakia Astelenita egunean bertan goizean goiz hartuko da.
Argibide gehiago: www.tolosakoudala.net
martes 19 de enero de 2010
Elena Cal. Erasorik EZ Erantzunik gabe!

Tolosako udalak onartutako Mozioa/
Moción aprobada por el Ayuntamiento de Tolosa
Elena Calen indarkeriazko heriotzaren gaineko adierazpena
Atzo, urtarrilak 17, gure herrian Elena Calen indarkeriazko heriotza gertatu zela eta, Tolosako Udalak bere gaitzespenik irmoena agertzen du.
Berriro ere emakumeen kontrako indarkeriazko egintza tamalgarri baten aurrean gaude, alboratu ezin dugun marjinalitatezko testuinguru batean.
Tragedia honek, hain zuzen ere, jartzen gaitu berriro erakundeek eta herritarrek indarkeria matxistaren gaitzarekin duten erantzukizunaren aurrean. Gainera, Tolosan gertatuak beste errealitate bat ere azaleratzen du, ezagutu behar dugun eta gainditzeko lana egitea eskatzen duen beste errealitate hau: pertsona askok bizi duen bazterketa eta marjinalitate egoera, non emakumea izateak alde kaltetuena izatea dakarren.
Udal honek bere elkartasuna adierazi nahi die Elenaren familiakoei eta adiskideei, eta laguntzeko prestutasun osoa agertu, eta gertatutakoa lehenbailehen argitzeko exijitzearekin batera, gaur, urtarrilak 18, iluntzeko 20:00etan Plaza Zaharrean, Udaletxe aurrean, elkartzeko deia egiten du.
Tolosan, 2010eko urtarrilaren 18an
Declaración por la muerte violenta de Elena Cal
El Ayuntamiento de Tolosa muestra su más rotunda condena por la muerte violenta de Elena Cal en nuestro municipio, ayer día 17 de enero de 2010
Nos encontramos ante otro desgraciado acto de violencia contra las mujeres en un contexto de marginalidad que no podemos obviar.
Esta tragedia nos enfrenta nuevamente a la responsabilidad que tanto instituciones como la ciudadanía tenemos con la lacra de la violencia machista. Lo ocurrido en Tolosa evidencia, además, otra realidad de la que debemos ser conscientes y trabajar por superar; nos referimos a la situación de exclusión y marginalidad en la que vive una parte de nuestra sociedad y en la que ser mujer supone, además, ser parte aún más perjudicada.
Este Ayuntamiento muestra su solidaridad con los y las familiares y amistades de Elena, manifiesta su entera disposición a colaborar, exige un rápido esclarecimiento de lo sucedido y convoca a una concentración para el día de hoy (18 de enero) a las 20:00h en Plaza Zaharra, delante del Ayuntamiento.
Tolosa, 18 de enero de 2010
GARA - Elena Cal se convierte en la primera muerta por violencia sexista en 2010
Tolosaldeko Hitza | Gaitzespen zabala ari da jasotzen Elena Calen erailketa
Los detenidos por el crimen de Tolosa niegan la autoría. diariovasco.com
Berria.info - Andre bat hil dute Tolosan, eta bi gizon atxilotu ditu Ertzaintzak
lunes 18 de enero de 2010
Mujer asesinada en tolosa: Violencia Machista!!

Una indigente muere en el hospital tras ser degollada en una chabola en Tolosa en Diario de Noticias de Gipuzkoa
-Tolosako Udalak ere Konzentraziora deitzen du Udaletxeko Plazan 20:00etan. Etorri Zaitezte!!!
- El Ayuntamiento de Tolosa realizará un Pleno Extraordinario hoy lunes, 18 de enero de 2010 a las 19:30.
- el Ayuntamiento de Tolosa convoca también a una Concentración a las 20:00h en la Plaza del Ayuntamiento. Ven!!
martes 5 de enero de 2010
Erasorik Ez Erantzuk Gabe!! Ni una más!!





