Buscar este blog

jueves, 10 de septiembre de 2009

Jabekuntza Eskola: Dantza Afrikarrak martxan. Apuntatu!!


Jabekuntza gorputzetik: Afrikako dantzak.

Irakasleak: Anne Agirre eta Josebe Iturrioz
Datak: Urriak 6tik aurrera.
Asteartetan eta ostegunetan 19:30tatik aurrera. Ordu bat.
Ostegunetan klase teorikoa eta bi asteetan behin izango da. Asteartea aldiz astero izango da eta klase praktikoa izango da.

Dirudienez, berdintasun formala lortu duen gizartean estereotipoak eta rol sexistak mutatu egin dira. Mutazio horiek hautemateko zailagoak dira, gazteenei eragiten dietelako batez ere. Edertasun-ereduak eta estereotipoen erradikalizazioa, legediaren markotik irten, eta hedabideetatik sartzen dira, bideojokoen eta gazteei zuzendutako bestelako elementuen bidez. Gaurko estereotipoak eta rolak zuzenean gorputzaren ingurukoak dira, are gehiago, gazteen gorputzen ingurukoak. Ikastaro honen bidez, jabekuntza gorputzetik bultzatu nahi da. Hau da, gorputzarekiko harreman osasuntsua sortzea, ariketa egitea eta estereotipoek neska gazteei nola eragiten dieten eta zer egin hausnartzea.

Litekeena da, taldeak nahi badu, jendearen aurrean dantza ikuskizunen bat ematea.

Izena emateko idatzi korreo elektorinko bat edo deitu huurrengo telefono eta helbideetara. Hurrengo datu hauek zehaztu: izen-abizenak, adina eta telefono zenbaki bat.

No hay comentarios: