Badatoz...
Giroa berotzearekin batera, aurten izango ditugun hainbat berrikuntzen eta xehetasunen berri eman nahi dizuegu ohar honen bitartez.
SEGURTASUN NEURRIAK ZEZEN PLAZAN
Eusko Jaurlaritzaren zezen-ikuskizunei buruzko araudi berri betetzearren eta zezen plazara bertaratzen direnen segurtasuna bermatu ahal izateko, honako neurriak hartuko dira aurten:
- Zaldi-patioaren sarreran segurtasun neurriak hartuko dira: hesiak jarriko dira jendetzaren sarrera antolatzeko, eta ezingo da zezen plazan sartu lehendabiziko txaranga heldu arte.
- Txarangak eta konpartsak zaldi patiotik sartuko dira, erruedoari buelta eman eta ate nagusitik aterako dira.
- SEGURTASUN ARRAZOIAK medio Kailejoitik tendidora igotzea GALARAZITA DAGO. Txaranga edota konpartsarekin sartu nahi baduzue aurrera! Sartu, eman erruedoari buelta, ondo pasa... eta zezenetara ateratzeko asmorik ez baduzu atera txaranga/konpartsarekin batera.
- Zezen enbolatuetara ateratzeko -ostiral meheko zezen ikuskizunean izan ezik-, gutxienez 16 urte behar dira.
- Zezen ikuskizunean parte hartuko ez dutenek ezingo dute kalejoiean egon.
- Ostiral mehe egunekoa izan ezik, zezen plazako zezen ikuskizun guztietan SARRERA ORDAINDU BEHAR DA. Ostegun Gizen egunean ere bai, aurten lehenengoz.
Aurten ere, sarrera
merkeagoa eskainiko da 16 urte beherakoentzat. Salneurriak honakoak izango dira, egun guztietarako:
o Tendidoa:
§ 16 urtetik beherakoak: 1 €.
§ 16 urtetik gorakoak: 2 €
o Harmaila: 2 €
o Palkoak: 2,5 €
- Sarrerak aurrez erosi ahal izango dira:
o Otsailaren 8a, 9a eta 10a, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etatik 20:30etara Leidorreko takilan.
o Zaldunita, Astelenita eta Asteartita egunetan 11:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik aurrera, zezen plazako takilan.
Neurri hauek guztiek ikusleen segurtasuna bermatzea dute helburu, araudiaren arabera ezin baita zezen plazaren legez dagokion edukiera gainditu. Eragozpenak eragozpen, herritarren
kolaborazioa eskatu nahi dugu gai honetan, denon mesederako baita.
KALEKO MUSIKA APARATOEN ERABILERARI DAGOZKION NEURRI
BERRIAK
Karroza eta konpartsen soinu-anplifikadoreak kalean erabiltzeko muga ere aldatu egin da. Arurerantzean, ezingo dira erabili goizeko 1:00ak geroztik (orain arte 2:00ak arte zegoen baimendua)
BERDINTASUN KANPAINA
Aurten ere Berdintasun kanpaina jarriko du martxan Tolosako Udalak, Berdintasuna, Gizartea eta Kultura Departamentuak bultzatuta.
“Bietatik nor astoago?
Inauterietan joka sano!” lelopean, Inauterietan emakumeekiko jator jokatzeko hausnarketa eragin nahi du kanpainak. Tolosa errespetuaren eta berdintasunaren alde!
ASTELEHENITAKO AISIALDI TALDEEN KONPARTSEN KOKAPEN ALTERNATIBOA
Astelehenitan eguraldi txarra izanez gero (euria), eta aisialdi taldeen eskaerari erantzuna emanez, haien dantzaldiak Usabal Polikiroldegian burutuko direla erabaki da aurten, ordutegi ber-berean. Taldeek Tolosako Udalarekin adostu dutenez, Kiroldegira aisialdi taldeetako kideek baino ezin izango dute joan (aforoa mugatua da eta partaide kopurua oso handia da).
Erabakia Astelenita egunean bertan goizean goiz hartuko da.
Argibide gehiago: www.tolosakoudala.net
No hay comentarios:
Publicar un comentario