Buscar este blog

miércoles, 23 de diciembre de 2009

IÑAUTERIKO KARROZA ETA KONPARTSEN LEHIAKETA!!

IÑAUTERIKO KARROZA ETA KONPARTSEN LEHIAKETA, AURTEN IZENA ON-LINE EMATEKO
AUKERA IZANGO DA!!

1.- Lehiaketaren oinarriak udalaren web orrian
WWW.tolosakoudala.net/iñauteriak edo kultur etxean eskura daitezke.

2.- Izena emateko epea urtarrilaren 4an zabaltzen da, egin daiteke:
- On line www.tolosakoudala.net/iñauteriak
- Kultur Etxean urtarrilaren 4an eta 5ean goizez, 7tik aurrera goiz eta
arratsaldez (lanegunetan).

3.- Jai batzordeak gaiaren inguruan argibideak emateko bilera baterako dei
egin du; urtarrilaren 12an arratsaldeko 7tan kultur etxeko areto nagusian.

jueves, 17 de diciembre de 2009

Berdintasunaren AldekoTxapa Tailerra!!!


Hurreno Abenduaren 23an arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxean TXAPA TAILERRA izango da. Etortzearekin nahikoa da.
El próximo día 23 de diciembre a las 18:00 se realizara en la Casa de Cultura un taller de Chapas.
Solo tienes que venir.

zure lemak asmatu, bilatu gustoko dituzun irudian eta egin itzazu zure txapak zure lemekin :P
Inventate tus lemas, busca tus imagenes ven y hazte tus propias chapas y mensajes :P

Tailerra emango duten neskak/Las chicas que darán el taller:
http://laschaperas.blogspot.com

Belbur Barik-eko kamisetak ere oparituko dira/ Se regalaran camisetas de Beldur Barik

martes, 15 de diciembre de 2009

ZORIONAK Maialen Lujanbio

Zorionak!! ba zan garaia. Hementxe dago proba ez daude ez emakumeen gauzak ezta gizonezkoenak. Argi ta garbi irabizi zuen Maialen Lujanbiok beste egunean Euskal Herriko Bertsolarien Txapelketa!!


Zorionak Maialen!!

martes, 1 de diciembre de 2009

GKO-on erakusketa Tolosan


Kaixo lagun.

Asteazken honetan Kaleak Berdintzen proiektua abian jarriko dugu.

Kaleak Berdintzen, Tolosako herritarren artean landu nahi den proiektu bat da, Tolosako kaleak denontzat berdinak izan daitezen.

Proiektu honen abiapuntua EPAn, landa eremuan eta Tolosako emakume taldeekin eginiko tailer batzuk dira. Beraietan Tolosako kaleek senti eta bizi arazten digutena eta ez digutena aztertu da eta kale plaza eta inguru ezberdinak nola hobetu daitezkeen.

Abiapuntu onetik orain era zabal batean tolosan bizi edo lan egiten duzuen guztiekin Tolosako espazio publikoan duzuen edo izan duzuen esperientzia partekatu nahi dugu. Horretarako Gko galerian [Kale Nagusia, 4] Tolosako mapa handi batean zuen iritziak jaso nahi ditugu.

Era errezean kale eta plaza, zein txoko edo parkeetan izandako esperientzia atsegin edo larri jasotzea da asmoa. Bertan argazki estudio bat izango da, Kaleak Berdintzen leloaren lagun izan nahi dizuenen irudiak jaso eta gero markatutako lekuetan irudi hauekin Julieta Metralleta artistarekin zerbait egiteko asmotan.

Kaleak Berdintzen leloa, denok eskubide berdinak izateko, oinez lasai edonon, edonoiz eta edonorekin ibili ahal izateko aukera izan dezagun.

Honetarako Abenduaren 1etik 15era bitartean Gko galerian egingo den bizipen eta sentipen mapan parte hartzeko gonbitea luzatzen dizugu, bertan zure iritzi eta bizipenak islatu ditzazun eta denon artean Kaleak Berdinduz Tolosako kaleak eraldatzeko aukera izan dezagun.

Gko galerian Hiria Kolektiboko norbait izango da:

Astean zehar, 18h/20h.

Zubia itxia.

Larunbatean, 10/14h eta 18h/20h.tara.

Igandean, 10/14h.

galeriaren ordutegia, bestela: http://www.gko-gallery.com/

............................................................................................................................

Hola.

Queremos invitarte a la inauguración este miércoles de una acción participativa en la galería Gko [Kale Nagusia, 4] .

Esta acción forma parte del proyecto Kaleak Berdintzen. KB pretende sentar las bases para un espacio público igualitario desde las experiencias de la propia ciudadanía de Tolosa.

Este proyecto parte de los argumentos trabajados en talleres de “mapa de la ciudad prohibida” en la EPA, y con mujeres de Tolosa y sus barrios rurales. Se trata de pensar en como transitamos, estamos o vivimos las calles y plazas de Tolosa para proponer mejoras que hagan de estos espacios lugares de igualdad de oportunidad.

Desde la reflexión trabajada en los talleres queremos abrir esta experiencia y escuchar y recoger vuestra experiencia, recuerdo o demandas relacionadas con las cosas que habéis vivido en las calles y plazas de Tolosa, sensaciones buenas o no tan buenas que sucedieron en parques o esquinas… Para ello hemos colocado un plano gigante en todo el suelo de la galería, para que en 10 pasos recorráis Tolosa.

Kaleak Berdintzen es crea un espacio para reflexionar, repensar y actuar en la calle, por que queremos tener los mismos derechos a estar tranquilos, a pasear por donde queremos, a volver a casa a cualquier hora o con quien queramos.

Os invitamos a participar en este mapa de experiencias y deseos que del 1 al 15 de Diciembre vamos a componer en la galería Gko. En la galería también montaremos un estudio de fotografía donde retratar a quien quiera decir “yo estoy en este proyecto” yo también quiero “calles abiertas”. Con estas fotos la artista Julieta Metralleta intervendra en los espacios que hayan sido marcados en el plano gigante.

Queremos que tú también des tu opinión para que Kaleak Berdintzen sea una realidad impulsada por todas y todos.

Arquitectas de Hiria Kolektiboa estaremos en Gko galeria:

Entre semana, 18h/20h.

Puente cerrado

Sabados, 10/14h eta 18h/20h.tara.

Domingo, 10/14h.

aparte del horario normal de la galería...http://www.gko-gallery.com/

lunes, 23 de noviembre de 2009

viernes, 20 de noviembre de 2009

Azaroan 25 / 25 de noviembre Tolosan!!

Ondo inkusteko sakatu irudian / Para ver bien pintxa en la imagenAzaroak 25 Emakumeenganako Indarkeriaren
Aurkako Nazioarteko Eguna
25 de Noviembre Día Internacional Contra la
Violencia hacia las Mujeres.

1) Azaroak 24, asteartea, Nesken Graffiti Tailerra
Abastosen arratsaldeko 18:00etan.
24 de Noviembre, martes, Taller de Gaffiti para Chicas.
En abastos a las 18:00.

2) Abeduan... Txapa Tailerra: egizu zure txapak!!
Data, ordua eta tokia tuenti bitartez finkatuko da.
Bilatu: Trianguloan Berdin Berdin
Esan noiz datorkizun ondo, zure irudiak ekarri… dena Tuenti
bitartez
En Diciembre Taller de chapas: hazte tus chapas!!
Día, hora y fecha a través de Tuenti.
Busca a: Trianguloan Berdin Berdin
Cuéntanos cuando te vienen bien, trae tus propias imagines…
todo a través de Tuenti

miércoles, 11 de noviembre de 2009

Bi emakume erailak Irisarrin!!



Bi emakume erailak Irisarrin, Nafarroa Beheran. Gizon batek bere emaztea eta amaginarreba hil ditu.
Emakumeon aurkako indarkeriari aurre hartu!

Bihar, asteazkena, 19:30tan kontzentrazioa Tolosako Triangulo plazan


Erasorik ez erantzunik gabe!

Deialdia: Tolosaldeko Bilgune Feminista

lunes, 19 de octubre de 2009

EMAKUMEAK LANDAN

Beauvoir-en esanari jarraituz, emakumea jaio ez baino egin egiten da. Genetikaz haratago doan zerbait, hots, kultura eta heziketarekin garatzen den zerbait da.

Gogoeta horrek emakume guztiontzat balio badezake ere , iragain Urriak 15 ean landa eremuan bizitzea aukeratu edota arrazoi bat edo besterengatik honela egokitu izan zaien emakumeak izan genituen gogoan bereziki Tolosan, Tolosaldean.


Kolektibo bezala, emakumeok baditugu hainbat puntu amankomunean. Kolektibo bezala, landa eremuan bizi diren pertsonek badituzte hainbat puntu amankomunean. Bainan bakoitzaren esperientzia, bizi historia berezia da. Bakarra.


Tolosako udalak sustaturik, profesional bikainen laguntzearekin guzti honen benetako protagonistek beren testigantza partikularra utzi digute. Aurrez aurrekoa. Ikus-entzuneko dokumentu bat.


Tolosako herriaren metro gehienak auzoen baitan badaude ere, beren presentzia eguneroko “kale” bizitzan ez da hain nabaria. Ez dute pixu berdina. Bainan emakume ikuspegi batetik, orain dela pare bat urte martxoak 8 ko aitzakiarekin argazki erakusketa bat antolatu genuen. Helburua? Topikoak hautsi eta ezjakintasunak, ezezagutzak ematen duen urruntasuna gutxitu.

Orduztik hona elkar lan oparoan jarraitu izan da eta elkarrekin egiten ari garen bidean, beste urrats gisa ulertu behar da dokumental hau.


Aukera izan da “kalean” ere, Kultur etxean ikus-entzuneko testigantza hau ikustekoa. Etorkizunean ere izango da parada lan hau ezagutzeko. Bi sentipen gailendu zaizkit batez ere. Batzutan hain gertuko, hain arazo beretsuak ditugu emakumeok, bainan kalekoentzat, bestetan, hain ezkutuko eta ezezagun egiten zaizkigu beste errealitate batzu. Eta dena dela, zenbat topiko eta aurreiritzirekin hausten den!


Nire bi amonak baserritarrak ziren eta gogoan ditut baserrira egindako bixitak. Neu “kaleumea” naiz . Nire egoeran hainbat eta hainbat emakume. Batzuk ordea,landan bizi eta disfrutatzea erabaki dute. Tolosan aukera bat edo besteren arteko distantzia kilometro gutxikoa da. Bainan mentalki askotan oso urruti kokatzen gara. Askotan ahaztuak ere sentitzera iritsi izan direla adierazten dute.


Ez da hori Tolosako udalak duen asmoa. Alderantziz, emakume guztion artean ehundutako sareak sendotasuna eta iraunkortasuna izan dezan saiatu behar dugu. Emakume jaio gara eta emakume izan nahi dugu gure osotasunean. Berdintasunean. Onarpenean. Kalean zein landa eremuan.

Bedaion izan genuen lehen emanaldi publikoa. Bertan, ikusi eta entzundakoaren inguruko eztabaida bat eman zen. Eta zer nahi duzue esatea? Ni askotan oso identifikatuta sentitu nintzen “kalekoa” izanik ere.


Onintza Lasa




jueves, 10 de septiembre de 2009

Jabekuntza Eskola: Dantza Afrikarrak martxan. Apuntatu!!


Jabekuntza gorputzetik: Afrikako dantzak.

Irakasleak: Anne Agirre eta Josebe Iturrioz
Datak: Urriak 6tik aurrera.
Asteartetan eta ostegunetan 19:30tatik aurrera. Ordu bat.
Ostegunetan klase teorikoa eta bi asteetan behin izango da. Asteartea aldiz astero izango da eta klase praktikoa izango da.

Dirudienez, berdintasun formala lortu duen gizartean estereotipoak eta rol sexistak mutatu egin dira. Mutazio horiek hautemateko zailagoak dira, gazteenei eragiten dietelako batez ere. Edertasun-ereduak eta estereotipoen erradikalizazioa, legediaren markotik irten, eta hedabideetatik sartzen dira, bideojokoen eta gazteei zuzendutako bestelako elementuen bidez. Gaurko estereotipoak eta rolak zuzenean gorputzaren ingurukoak dira, are gehiago, gazteen gorputzen ingurukoak. Ikastaro honen bidez, jabekuntza gorputzetik bultzatu nahi da. Hau da, gorputzarekiko harreman osasuntsua sortzea, ariketa egitea eta estereotipoek neska gazteei nola eragiten dieten eta zer egin hausnartzea.

Litekeena da, taldeak nahi badu, jendearen aurrean dantza ikuskizunen bat ematea.

Izena emateko idatzi korreo elektorinko bat edo deitu huurrengo telefono eta helbideetara. Hurrengo datu hauek zehaztu: izen-abizenak, adina eta telefono zenbaki bat.

miércoles, 9 de septiembre de 2009

Escuela de Empoderamiento para mujeres: Danzas Africanas. Apuntate!!

Empoderamiento desde el cuerpo: Danzas africanas.

Imparte: Anne Agirre eta Josebe Iturrioz
Fechas: Comienza el 6 de octubre.
Lugar: Casa de Cultura de Tolosa
Martes y Jueves a las 19:30.

Los jueves se darán clases teóricas (Josebe Iturrioz) sobre cuerpo y género y serán cada dos semanas. No todas las semanas. Las clases de danza (Anne Agirre) serán todos los martes, una vez por semana.

En una sociedad donde al parecer, la igualdad formal se ha logrado los estereotipos y roles sexistas han mutado. Estas mutaciones son más difíciles de detectar porque, sobre todo, afectan a las personas más jóvenes. Los modelos de belleza, la radicalización de los estereotipos se producen escapando del marco legislativo y entrando por los medios de comunicación, a través de los videojuegos y otros elementos que se dirigen directamente a las personas más jóvenes. Hoy los estereotipos y los roles se inscriben directamente sobre los cuerpos y más aun en los cuerpos más jóvenes. Con este curso se busca vivenciar el empoderamiento desde el cuerpo, potenciando una relación sana con el cuerpo, ejercitarlo y además se reflexionará sobre cómo afectan los estereotipos, cómo afecta eso a las chicas más jóvenes y qué hacer.

Probablemente y si el grupo así lo quiere, se realizará alguna muestra de baile pública.

Para apuntarte llama o escribe un correo electrónico proporcionandonos: nombre y apellidos, una forma de contacto y la edad.

viernes, 28 de agosto de 2009

Heuk proba ezan

2008-09 ikasturtean, HEUK PROBA EZAn lelopean, Tolosako Udalak lasterketak prestatzeko emakumeei zuzendutako lehenengo doaneko ikastaroa bultzatu zuen. Deialdiaren arrakastak aurtengo ikasturterako ere beste ikastaro bat antolatzera eraman gaitu, edozein emakumek korrika hasi eta entrenatzeko aukera izan dezan, distantzia ertain eta luzeko lasterketei begira.

Interesatuentzako argibidea:

  • Izenematea eta informazio gehiago: Usabal kiroldegian
  • Izena emateko epea: irailaren 1etik aurrera
  • Ikastaroaren iraupena: Urritik ekaina bitartean
  • Egunak: astean bitan (tartean atseden egunarekin)
  • Ordutegia: taldearen eta monitorearen arabera zehaztuko da

martes, 23 de junio de 2009

Emakume bat erasotua Tolosan!!!


Hona hemen Bilgune Feministak elarazi digun informazioa:
Emakume bat erasotu dute Tolosan lanera zihoala. Gizonezkoa momentuz ez dute atxilotu, nahiz eta emakumeak jarri duen bere aurkako salaketa.

Eraso sexista hau eta oro ar, emakumeon aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioa deitzen du Tolosaldeko Bilgune Feministak, ekainaren 23an, asteartea, 18:30tan plaza Berrian.

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!
ERASOTZAILEEI BAZTERKETA SOZIALA!!
EMAKUMEON AURKAKO INDARKERIARI AURRE EGIN!!

Tolosaldeko Bilgune Feminista

miércoles, 10 de junio de 2009

GENERO BERDINTASUNAREN ALORREKO LAN ESKUBIDEEN GIDA

Hurrengo asteartean, ekainaren 16a, Tolosako Udalean GENERO BERDINTASUNAREN ALORREKO LAN ESKUBIDEEN GIDA aurkeztuko da. Gida Defentsoriak egin du.

Bertan Tolosako Alkatea; Jokin Bildarratz, Berdintasunerako Zinegotzia; Onintza Lasa eta Defentsoriaren zuzendaria; Maite Erro, izango dira.

Genero Berdintasunarenalorreko Lan Eskubideen Gida, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak herritarren esku jarri nahi duen tresna da, emakumeek eta gizonek genero berdintasunaren alorrean dituzten lan eskubideak ezagutarazteko, eskubide horiek erabiltzeko premisa gisa. Kontsultatzeko eta laguntzeko tresna izatea du helburu, langileak orientatzeko eguneroko egoeretan eta lanaren harreman indibidualaren esparruan emakume eta gizonen arteko desberdintasuna ekar dezaketen egoeretan irtenbideak bilatzen dituztenean.
Genero Berdintasunaren alorreko Lan Eskubideen Gida honetan aztertutako gaiak baliozkoak
dira lan-harremana Langileen Estatutuaren babesean, aldi baterako edo modu mugagabean araututa duten pertsona guztientzat.
Genero Berdintasunaren alorreko Lan Eskubideen Gida honek pertsona partikularrak ahaldundu nahi ditu alor honetan dituen eskubideen jakintza eta betearazpenaren bitartez. Era berean, beste agente sozial etaekonomiko batzuk inplikatu nahi ditu. Hau da,kontratu-baldintzak eta lan-baldintzak ezartzeko zuzeneko ardura dutenei ere –enplegua ematen dutenei eta ordezkari sindikalei- zuzendutadago, lan-harremanetan emakumeen eta gizonen berdintasunari eta sexu arrazoiengatiko diskriminaziorik ezari lotutako gaien berri izan dezaten eta araututako eskubideen hedapena azpimarratzeko.

ANIMATU ETA ETORRI!! ZURE ESKUBIDEAK DIRA!!!

miércoles, 27 de mayo de 2009

Berdintasuna eta Ekitatea eztabaidagai

Aurreko asteazkenean eskualdeko hainbat ikastetxeko ikasle zein irakasle eta beste eragile batzuk Zerkausian berdintasun ezari buruz hitz egiteko bildu ginen. Bertan bai munduan bai Tolosan dauden hainbat arazoei buruz hausnartu zen.
Gu Lanbide Heziketa Eskolarekin eta Paper Eskolarekin bildu ginen gure mahaian eta han egon ginen emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruz luze hitz egiten.

Hemen uzten dizuegu landu genituen hainbat puntu:
- Oraindik emakumeak eta gizonak lan munduan egoera oso ezberdinduak aurkitzen dituzte.
- Lan batzuk oso maskulinizatuak daude eta beste batzuk oso feminizatuak (mekanikoa: gizona. Erizaina: emakumea)
- Bereizketa hori ikastetxeetatik susmatu daiteke. Beraz lan munduko segregazioa (sexu banaketa) Ikastetxeetan du bere isla.
- Nesken hitzetan: beraien ikastetxeetan, batxilergoa bukatzerakoan, neskei soilik unibertsitatea gomendatzen zaie, modulu teknikoetatik aldenduz. Mahaiko neskek modulu teknikoak edo ikasketa "maskulinizatuak" beraien kabuz aurkitu dituzte. Ikastetxeetan orientatzaileek ez dizkiete neskei horrelako ikasketen informazioa eman. Gizartearen orokorrean dagoen matxismoa da horren kausa.
- Orain modulu teknikoak egiten ari direla arazoak dituzte praktikak aurkitzeko eta orokorrean lana aurkitzeko. Lantegietan diskriminazioa argia da. Ez dituzte neskarik nahi. Gainera askotan, lantegiak ez daude prestatuak neskak hartzeko, aldagelak edo komunak soilik mutilentzat dituzte, hori ere neskak ez hartzeko aitzakia bihurtzen da askotan.


- Han bertan arazoari erantzunez hainbat proposamen lantzen dira:
o Ikastetxeekin lan egin neskei eta mutilei informazio bera iritsi dadin. (Diptiko edo delako bat diseinatzea neskei zuzendua adibidez, non karrera-modulu teknikoen informazioa ematen den.)
o Diskriminazio zuzenak ematen direnean dauden erakundeen laguntza eskatu diskriminazio horiei aurre egiteko (Emakumearen Defentsoriarekin lan egin diskriminazio horiekin bukatzeko Tolosaldean)

lunes, 11 de mayo de 2009

Emakume bat eraila Irunen.



Matxismoak Hiltzen Gaitu

Irunen 37 urteko emakume bat erail du bere senar ohiak. Lehendabizi, kotxez emakumearen kotxearen kontra jo zuen eta gero labankadaz erail zuen.

Indarkeri bortitzenak emakumeek banatze prozesuak ireki dituztenean ematen dira. Indarkeri matxistak emakumearen askatasuna eta autonomia murrizten du. Erail dako emakumeak dagoeneko ez baitu ez askatasunik, ez autonomiarik, bizitza labankadaz lapurtu diotelako. Indarkeri matxistak emakumeon autonomiari erantzuten dio, emakumeok ezetz esaten dugunean hor dago arrisku handiena.

Denon lana da inguruan daukagun indarkeri matxistari aurre egitea eta horrelako egoeren aurrean zalantzarik gabe irmo erantzutea.

Salatu edo ez salatu, etorri gugana horrelako egoera batean bazaude. Normalean emakumeok gure erasotzailea babesten dugu eta horrekin gure bizitza arriskuan jartzen ari gara. Erantzun, gerturatu.

Bilgune Feministak Euskal Herriko Mugimendu Feministaren protokoloa jarraituz konzentraziorako deialdia egin du Tolosan:

Maiatzak 11, astelehena, 19:30tan kontzentrazioa San Frantziskon
EMAKUMEON AURKAKO INDARKERIARI AURRE HARTU!!!
ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!!

miércoles, 25 de marzo de 2009

Gernikan Emakume bat erail dute.

Izakun Jimenez, Tolosan jaioa 1964ean eta 1975. urtera arte Tolosako bizilaguna, eraila izan da indarkeri matxista medio.

Berria.info - Kartzelan dago Gernikan emaztea hil eta alaba zauritu duen gizonezkoa
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, eztabaida baten erdian, gizonak labana bat hartu, eta Izaskun Jimenez eta bere 19 urteko alaba zauritu zituen. Bikotearen 11 urteko semearen aurrean gertatu zen erasoa; bizilagun bati laguntza eskatu zion adingabeak, eta hark Ertzaintzara deitu zuen. (Berria, 2009ko martxoaren 25a)

Horrelako albisteek hitzik gabe uzten gaituzte; nahikoa da! Emakumeen aurkako indarkeriari aurre egitea denon erantzukizuna da.

Tolosako Udalak Mozio bat aurkeztuko du 31an izango duen Osoko Bilkuran, Izakun Jimenez erail duen indarkeri sexista salatzeko, eta bide batez, Izaskunen familiari eta Gernikako herri osoari Tolosako herriaren elkartasuna helarazteko.

Euskal Herriko mugimendu feministaren protokoloa jarraituz;

KONZENTRAZIOA izango da, martxoak 27, Ostirala 19:00etan Tolosako San Frantzisko Elizaren aurrean

martes, 10 de marzo de 2009

Neskentzako. AUTODEFENTSA!!

Larunbat honetan, Martxoak 14, Maitena Monroyk Autodefentsa Ikastaro bat emango du Tolosan.

Ikastaroa oso ona da, Indarkeriaren inguruko hausnarketa sakona egiten du Maitenak. Oso garrantzitsua da Emakumeok gure burua defendatzen jakitea.
ANIMATU!!

Ikastaroa. USABALEKO KIROLDEGIAN izango da

Hemen Maitena Monroyren blogga: Autodefentsa Feminista

Ikastaroa 10etan hasten da eta arratsaldera arte izango da, bazkaltzeko deskantsuarekin.
Ezin baduzue 10etan etorri, beranduago ere joan zaitezkete, etortzekoak bazeate abisatu: berdintasuna@tolosakoudala.net

jueves, 12 de febrero de 2009

Erasoak Salatzeko Telefono Berria eta Ekitaldiak

Tolosako Udalak martxan jarri berri du eraso sexualak eta emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko telefono berezi bat: 943 57 22 22



Astearteak 17 Norma Vazquez etorriko da Tolosara txarla bat ematera. Norma indarkeri gaietan aditua da eta gainera Tolosan emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko diagnostikoa eta protokoloa garatuko ditu.
Animatu eta etorri!!!!
Gida ikusteko sakatu hemen