Buscar este blog

miércoles, 25 de mayo de 2011

Emakume bati erasoa Ordizian

Pasa den igandean, maiatzak 22, gaueko 23:00ak aldera, bi gizon emakume bat bortxatzen saiatu eta bortizki erasotu zuten. Bizilagun batek oihuak entzun eta segituan jaitsi zen etxetik emakumea laguntzera, nahiz eta erasotzaileak ikusteko astirik izan ez zuen.

Berriro ere, emakume bat kalean gauez ibiltzeak dituen arriskuak agerian geratu dira, oraindik ere “debekatuak” ditugun espazioak daudela gogoratuz. Gure herriek mantentzen duten eraikuntzak oraindik ere ez du segurtasuna bermatzen. Edozein kale txiki izan daiteke erasotzaile baten gotorleku.

Honen aurrean, herriaren elkartasuna eta erreakzioak bultzatu nahi ditugu gertakari hau ez dadin erantzunik gabe utzi.

Gogoratu ez dakigula erasotzaile hauek nortzu diren. Ez dakigu hemengoak edo hangoak diren, gazteak edo helduak, aberatsak edo txiroak, ikasketak dituztenak edo ikasketarik ez dutenak, seme-alabak zaintzen dituztenak edo ez dituztenak... EDONOR IZAN DAITEKE!

Jazoera onartezin horren aurrean, Ordiziako Kimetz Emakume Taldeak, kontzentrazioa deitu du asteazkenean, maiatzak 25, 20:00etan, Plazan.

No hay comentarios: