Buscar este blog

martes, 20 de julio de 2010

Erakusketak: EDURNE PASABAN


14 x 8.000 / EDURNE PASABAN
Ostiralean, uztailak 16, zabalduko dute Tolosako Aranburu Jauregian Edurne Pasabanen omenez prestatutako erakusketa. Irailaren 12ra arte egongo da zabalik eta astelehenetik igandera izango dugu erakusketa ezagutzeko aukera, 17.30 eta 20.30 artean.
Ziurrenik gutariko askok ez du 8.000 metroko mendi tontor batera igotzeko aukerarik izango. Ezin izango ditugu geure begiekin altuera horretatik ikusten direnak ikusi. Horregatik, herriko alaba kuttunak 8.000ko mendiak Tolosara ekarri dizkigu, uztailaren 16tik irailaren 12ra arte.
Aranburu Jauregian Edurne Pasabanen omenez egindako erakusketa egongo da ikusgai. Inaugurazioa larunbatean, uztailak 17, izango da, 12.30etan, Edurne bera bertan egongo delarik. Material ugari ikusi ahal izango dugu: besteak beste, argazkiak, bideoak, marrazkiak, gure protagonistak 8.000ko mendi bakoitzaren inguruan eginiko gogoetak eta Edurne Pasaban eta Asier Izagirrek azken espedizioetan erabilitako materialak: buzoak, denda, motxila, bastoiak, etab.
Erakusketara gerturatzen direnen artean Aralar Kirolak dendak Vasque mendiko botak zozketatuko ditu. Zozketa irailaren 13an egingo da.
Astelehenetik igandera izango da zabalik erakusketa, 17.30etatik 20.30etara. Etorri 8.000koak ezagutzera!

No hay comentarios: