Buscar este blog

miércoles, 10 de junio de 2009

GENERO BERDINTASUNAREN ALORREKO LAN ESKUBIDEEN GIDA

Hurrengo asteartean, ekainaren 16a, Tolosako Udalean GENERO BERDINTASUNAREN ALORREKO LAN ESKUBIDEEN GIDA aurkeztuko da. Gida Defentsoriak egin du.

Bertan Tolosako Alkatea; Jokin Bildarratz, Berdintasunerako Zinegotzia; Onintza Lasa eta Defentsoriaren zuzendaria; Maite Erro, izango dira.

Genero Berdintasunarenalorreko Lan Eskubideen Gida, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundeak herritarren esku jarri nahi duen tresna da, emakumeek eta gizonek genero berdintasunaren alorrean dituzten lan eskubideak ezagutarazteko, eskubide horiek erabiltzeko premisa gisa. Kontsultatzeko eta laguntzeko tresna izatea du helburu, langileak orientatzeko eguneroko egoeretan eta lanaren harreman indibidualaren esparruan emakume eta gizonen arteko desberdintasuna ekar dezaketen egoeretan irtenbideak bilatzen dituztenean.
Genero Berdintasunaren alorreko Lan Eskubideen Gida honetan aztertutako gaiak baliozkoak
dira lan-harremana Langileen Estatutuaren babesean, aldi baterako edo modu mugagabean araututa duten pertsona guztientzat.
Genero Berdintasunaren alorreko Lan Eskubideen Gida honek pertsona partikularrak ahaldundu nahi ditu alor honetan dituen eskubideen jakintza eta betearazpenaren bitartez. Era berean, beste agente sozial etaekonomiko batzuk inplikatu nahi ditu. Hau da,kontratu-baldintzak eta lan-baldintzak ezartzeko zuzeneko ardura dutenei ere –enplegua ematen dutenei eta ordezkari sindikalei- zuzendutadago, lan-harremanetan emakumeen eta gizonen berdintasunari eta sexu arrazoiengatiko diskriminaziorik ezari lotutako gaien berri izan dezaten eta araututako eskubideen hedapena azpimarratzeko.

ANIMATU ETA ETORRI!! ZURE ESKUBIDEAK DIRA!!!

No hay comentarios: