Buscar este blog

miércoles, 27 de mayo de 2009

Berdintasuna eta Ekitatea eztabaidagai

Aurreko asteazkenean eskualdeko hainbat ikastetxeko ikasle zein irakasle eta beste eragile batzuk Zerkausian berdintasun ezari buruz hitz egiteko bildu ginen. Bertan bai munduan bai Tolosan dauden hainbat arazoei buruz hausnartu zen.
Gu Lanbide Heziketa Eskolarekin eta Paper Eskolarekin bildu ginen gure mahaian eta han egon ginen emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruz luze hitz egiten.

Hemen uzten dizuegu landu genituen hainbat puntu:
- Oraindik emakumeak eta gizonak lan munduan egoera oso ezberdinduak aurkitzen dituzte.
- Lan batzuk oso maskulinizatuak daude eta beste batzuk oso feminizatuak (mekanikoa: gizona. Erizaina: emakumea)
- Bereizketa hori ikastetxeetatik susmatu daiteke. Beraz lan munduko segregazioa (sexu banaketa) Ikastetxeetan du bere isla.
- Nesken hitzetan: beraien ikastetxeetan, batxilergoa bukatzerakoan, neskei soilik unibertsitatea gomendatzen zaie, modulu teknikoetatik aldenduz. Mahaiko neskek modulu teknikoak edo ikasketa "maskulinizatuak" beraien kabuz aurkitu dituzte. Ikastetxeetan orientatzaileek ez dizkiete neskei horrelako ikasketen informazioa eman. Gizartearen orokorrean dagoen matxismoa da horren kausa.
- Orain modulu teknikoak egiten ari direla arazoak dituzte praktikak aurkitzeko eta orokorrean lana aurkitzeko. Lantegietan diskriminazioa argia da. Ez dituzte neskarik nahi. Gainera askotan, lantegiak ez daude prestatuak neskak hartzeko, aldagelak edo komunak soilik mutilentzat dituzte, hori ere neskak ez hartzeko aitzakia bihurtzen da askotan.


- Han bertan arazoari erantzunez hainbat proposamen lantzen dira:
o Ikastetxeekin lan egin neskei eta mutilei informazio bera iritsi dadin. (Diptiko edo delako bat diseinatzea neskei zuzendua adibidez, non karrera-modulu teknikoen informazioa ematen den.)
o Diskriminazio zuzenak ematen direnean dauden erakundeen laguntza eskatu diskriminazio horiei aurre egiteko (Emakumearen Defentsoriarekin lan egin diskriminazio horiekin bukatzeko Tolosaldean)

1 comentario:

Anónimo dijo...

OSO GARRANTZIZKOA GAZTETATIK SENTSIBILIZAZIO LANETAN HASTEA!
ZORIONAK INPLIKATURIKO ESKOLA ETA PERTSONA GUZTIEI!