Buscar este blog

domingo, 9 de noviembre de 2008

Risk Hazekamp Andoainen

Andoainen Bastero Kultur Etxean, Larunbat honetan Risk Hazekamp-en argazkien erakusketa inauguratu dute. Zaila da azaltzea artista batek bere lanarekin islatu nahi duena. Risk-en lana genero ikuspuntutik oso interesgarria da, gure aurreiritziekin eta gizon/emakume bereizketarekin jolasten duelako.

Askotan, berdintasunari buruz jendearekin hitz egiten dugunean, askok esaten digute argi dagoela gizonen eta emakumeen artean dagoen ezberdintasuna zein den, fisikoa da, agerian dago... Risk-ek horrekin jolasten du, bere irudia erabiltzen du batzuetan gizon eta besteetan emakume ezaugarrekin azalduz, batzutan makilatua beste batzutan James Dean-en antzera agertzen da, ikusten eta usten dugunarekin jolasten. Risk-ek gainera ondo erakusten digu noraino den irudia, imajina, garrantzitsua begietatik sartzen den guztia egiatzat hartzen dugulako.

Erakusketaren komisarioa Itxaso Mendiluze da, lan izugarria egin dut Risk eta bere lana Andoainera ekartzeko.

No hay comentarios: