Buscar este blog

domingo, 12 de octubre de 2008

Bi neskak bortxatu dituzte Bilbon

Bilbon aurreko astean bi neskek salatu dute bortxatuak izan direla.


Garrantzitsua da bortxaketei buruz hitz egitea. Gure gizarte sexistetan bortxaketa dispositibo (gailu) berezi bat bezala funtzionatzen du. Egun neskek ohitu egin gara beldurrarekin bizitzen, gauean etxera bakarrik joateko beldurra, gauean kalean mutil koadrila batekin gurutzatzerakoan beldurra, portaleko atea irekitzerakoan atzera begiratzeko beldurra. Bortxaketa-gailua bere helburua lortzen duelako da hori. Emakumeek kalean libre ez ibiltzea eta beldurrarekin bizitzea suposatzen du "bortxaketa" hitzak emakumeontzat. Bortxaketa beraz orokorrean kontrolerako gailu bat da.

pare bat gauza azpimarratu nahi ditugu gai honi buruz:

1) Bortxatuak izan diren neskak ez dute KULPARIK, ez dute ezer egin, alegia, bortxatzaileak dira horren errudun. Bortxatuak izan diren neskek ez dute zertan lotsatu beharrik, gure gizartea lotsatu beharko luke egoera horien aurrean. Bortxaketa ez da neska baten bizitzan gertatu litekeen gauza txarrena, emakume askok aurre egiten diote horri. Bortxaketa-gailua emakumeak psikologikoki jota uzten ditu eta horrek beraien erantzuteko ahalmena gutxitu egiten du. Bortxatzen gaituztenean edo jipoitzen gaituztenean emakumeok ez gara errudun, ez daukagu zertan lotsa eta estigmatizazio soziala gure gain hartu beharrik.

2) Bortxaketen aurrean autodefentsa. Gure gizarteak emakumeak hezi ditu bere kabuz defendatzen ez jakiteko. Bada garaia emakumeek beraien burua defendatzen ikasteko. Berdintasun zerbitzutik autodefentsa ikastaroak martxan jarriko ditugu, errealitate honi aurre egiteko.

Oraingoz hemen uzten dizuet Maite Monrroik ireki duen Autodefentsa Feministari buruzko bloga (sakatu autodefentsa feminista hitzetan)

No hay comentarios: