Buscar este blog

lunes, 14 de abril de 2008

Tolosan, Berdintasunerako Lehenengo Ordenantza

Agur t´erdi:

Tolosako Udalak, apirilaren 22an, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Udal Ordenantza onartuko du Osoko Bilkuran. Ordenantza EHUko Mª Angeles Barrere eta Jone M. Hernandez irakasleek egin dute Tolosako Udalerako, Emakunderen babespean.

Berdintasunerako pausoetan Udal Ordenantza ezinbesteko tresna bilakatuko dela ziur gaude Horregatik gonbidatu nahi zaituztegu Tolosako Ordenantzaren aurkezpen publikora. Kontuan izanda onartuko den lehen ordenantza izango dela, egitarau berezia prestatu dugu egun horretarako.

Goizeko 8etan, Osoko Bilkura; Ordenantzaren Onarpena

Goizeko 10etan, Berdinsareko Ordenantzari buruzko bilera berezia.

Goizeko 12etan, Ordenantzaren Aurkezpen publikoa. Bertan parte hartuko dutenak.:

Izaskun Moyua, And. txit argia Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.

Jokin Bildarratz, Tolosako alkatea

Onintza Lasa, Tolosako Udaleko Berdintasun zinegotzia.

Jone M. Hernandez, EHUko Irakaslea.

Josebe Iturrioz, Tolosako Udaleko Berdintasun Eragilea.

Tolosa Udaleko Osoko Bilkura aretoan egingo dira ekintza guztiak eta aurkezpenean Ordenantza eskuratzeko aukera izango duzu.

No hay comentarios: