Buscar este blog

martes, 20 de julio de 2010

Erakusketak: EDURNE PASABAN


14 x 8.000 / EDURNE PASABAN
Ostiralean, uztailak 16, zabalduko dute Tolosako Aranburu Jauregian Edurne Pasabanen omenez prestatutako erakusketa. Irailaren 12ra arte egongo da zabalik eta astelehenetik igandera izango dugu erakusketa ezagutzeko aukera, 17.30 eta 20.30 artean.
Ziurrenik gutariko askok ez du 8.000 metroko mendi tontor batera igotzeko aukerarik izango. Ezin izango ditugu geure begiekin altuera horretatik ikusten direnak ikusi. Horregatik, herriko alaba kuttunak 8.000ko mendiak Tolosara ekarri dizkigu, uztailaren 16tik irailaren 12ra arte.
Aranburu Jauregian Edurne Pasabanen omenez egindako erakusketa egongo da ikusgai. Inaugurazioa larunbatean, uztailak 17, izango da, 12.30etan, Edurne bera bertan egongo delarik. Material ugari ikusi ahal izango dugu: besteak beste, argazkiak, bideoak, marrazkiak, gure protagonistak 8.000ko mendi bakoitzaren inguruan eginiko gogoetak eta Edurne Pasaban eta Asier Izagirrek azken espedizioetan erabilitako materialak: buzoak, denda, motxila, bastoiak, etab.
Erakusketara gerturatzen direnen artean Aralar Kirolak dendak Vasque mendiko botak zozketatuko ditu. Zozketa irailaren 13an egingo da.
Astelehenetik igandera izango da zabalik erakusketa, 17.30etatik 20.30etara. Etorri 8.000koak ezagutzera!

jueves, 1 de julio de 2010

Eraso bat Andoainen. ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!


Tamalez berriro ere, indarkeri sexista kasu berri baten aurrean gaude. Azken asteburu honetan Andoiango neska gazte batek, juerga ohean lasai lasai bukatu beharrean, ospitalean bukatu du . Bortxatua eta jipoitua izan ondoren esnatu zen han.

Kasu askotan ez gea enteratzen, kasu honetan bai izan dugu eraso honen berri. Emakume gazteentzat gaua eta juerga askotan horrela bukatzen da. Mutil askorentzako, gauetan tabernetan edo kaleetan dauden emakumeak haragi zati hutsak dira. Ia neska gazte guztiek bizi izan dituzte eraso txikiak, gaueko 3retan izutzen gaituzten "piropoak", irainak, ipurdi ikutuak eta erasoak. Zergatik emakume askorentzat parranda, gaua eta kalea bataila bilakatzen dira?


Guk argi daukagu, ez da kasu isolatu bat. Ez da izan erotuta dagoen gizon bat, tamalez, gehiegietan gertatzen da eta erasotzaileak burutik oso sano daude. ia gehienetan Emakumee gazteek oso ohituta gaude gauetan, tabernetan, festetan, kaleetan eraso sexista txikietara. Batzutan kasu txiki horiek kasu latzetan bilakatzen dira, Andoain kasu. Baina denetan arazoa berdina da: Sexismoa!!

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE
Berdintasunerako blog hontatik eta Tolosako Udaletik gure besarkada beroena Andoaingo Emakume Gaztearentzako eta bere senideentzako.

viernes, 11 de junio de 2010

Tailerra asteartean!!


Asteartean (Ekainak 22) Tolosako Kultur Etxeko Topagunean 19:30 etan hurrengo tailerra egingo degu.
Aktibismo Feminista eta Artistikoa (2. zatia)

El próximo martes (22 de junio) en la Casa de Cultura de Tolosa a las 19:30 se hará el taller:
Activismo Feminista y Artistico (2ª parte)

Animtuuuuu!!!

viernes, 26 de marzo de 2010

Denboraren Bankua, lehenengo Trukaketa!! Banco del Tiempo, primer intercambio!!



Madalena kartelen truke, hori izan da gure lehendabiziko trukaketa. Hementxe gure azkeneko bileraren argazki batzuk ;)

Magdalenas por carteles, ese fue nuestro primer intercambio. Os ponemos unas fotos de nuestra ultima reunión ;)

jueves, 11 de marzo de 2010

AurrezAurre Tolosan. Aranburu Jauregian



Martxoak 15 de Marzo. 18:30:
Afrika Mendebaldeko Dantzak/ Danzas del Oeste de Africa.
Tolosako Jabekuntza Eskolako Dantza Afrikarren Taldea / Grupo de Bailes Africanos de la Escuela de Empoderamiento de Tolosa

Hitzaldia/Ponencia: Umorearen Artea / El Arte del Humor
Isabel Franc (LolaVanGuardia)
Idazlea/ Escritora

Martxoak 16 de Marzo. 16:30:
Tailerra/ Taller: Irudirik urbilena/ La imagen más próxima
Ana Belen Jarrín
(Tailer honetan parte hartzeko kamera digital bat ekarri behar da verdín du formatua edo kameraren kalitatea / Para participar en este taller hay que traer una cámara digital no importar el formato o calidad)

Martxoak 17 de Marzo. 18:30:
Mahaingura-Mesa Redonda: Praktika artistikoak-praktika feministak / practicas artisticas-practicas feministas
Maria Mur
Artista eta Consonniko kidea/ Artista y participante de Consonni
Estibaliz Sadaba
Artista eta Erreakzioa taldeko kidea/ Artista y participante del Grupo Erreakzioa

BGK Tolosa

jueves, 25 de febrero de 2010