lunes, 23 de noviembre de 2009
Eutsi. "Beldur Barik!!"
Hemen Eutsi taldearen Beldur Barik!! Eta abatarrak, Herri ezberdinetako neska KañEroaK!!
viernes, 20 de noviembre de 2009
Azaroan 25 / 25 de noviembre Tolosan!!
Ondo inkusteko sakatu irudian / Para ver bien pintxa en la imagen
Azaroak 25 Emakumeenganako IndarkeriarenAurkako Nazioarteko Eguna
25 de Noviembre Día Internacional Contra la
Violencia hacia las Mujeres.
1) Azaroak 24, asteartea, Nesken Graffiti Tailerra
Abastosen arratsaldeko 18:00etan.
24 de Noviembre, martes, Taller de Gaffiti para Chicas.
En abastos a las 18:00.
2) Abeduan... Txapa Tailerra: egizu zure txapak!!
Data, ordua eta tokia tuenti bitartez finkatuko da.
Bilatu: Trianguloan Berdin Berdin
Esan noiz datorkizun ondo, zure irudiak ekarri… dena Tuenti
bitartez
En Diciembre Taller de chapas: hazte tus chapas!!
Día, hora y fecha a través de Tuenti.
Busca a: Trianguloan Berdin Berdin
Cuéntanos cuando te vienen bien, trae tus propias imagines…
todo a través de Tuenti
miércoles, 11 de noviembre de 2009
Bi emakume erailak Irisarrin!!
lunes, 9 de noviembre de 2009
lunes, 19 de octubre de 2009
EMAKUMEAK LANDAN
Beauvoir-en esanari jarraituz, emakumea jaio ez baino egin egiten da. Genetikaz haratago doan zerbait, hots, kultura eta heziketarekin garatzen den zerbait da.
Gogoeta horrek emakume guztiontzat balio badezake ere , iragain Urriak 15 ean landa eremuan bizitzea aukeratu edota arrazoi bat edo besterengatik honela egokitu izan zaien emakumeak izan genituen gogoan bereziki Tolosan, Tolosaldean.
Kolektibo bezala, emakumeok baditugu hainbat puntu amankomunean. Kolektibo bezala, landa eremuan bizi diren pertsonek badituzte hainbat puntu amankomunean. Bainan bakoitzaren esperientzia, bizi historia berezia da. Bakarra.
Tolosako udalak sustaturik, profesional bikainen laguntzearekin guzti honen benetako protagonistek beren testigantza partikularra utzi digute. Aurrez aurrekoa. Ikus-entzuneko dokumentu bat.
Tolosako herriaren metro gehienak auzoen baitan badaude ere, beren presentzia eguneroko “kale” bizitzan ez da hain nabaria. Ez dute pixu berdina. Bainan emakume ikuspegi batetik, orain dela pare bat urte martxoak 8 ko aitzakiarekin argazki erakusketa bat antolatu genuen. Helburua? Topikoak hautsi eta ezjakintasunak, ezezagutzak ematen duen urruntasuna gutxitu.
Orduztik hona elkar lan oparoan jarraitu izan da eta elkarrekin egiten ari garen bidean, beste urrats gisa ulertu behar da dokumental hau.
Aukera izan da “kalean” ere, Kultur etxean ikus-entzuneko testigantza hau ikustekoa. Etorkizunean ere izango da parada lan hau ezagutzeko. Bi sentipen gailendu zaizkit batez ere. Batzutan hain gertuko, hain arazo beretsuak ditugu emakumeok, bainan kalekoentzat, bestetan, hain ezkutuko eta ezezagun egiten zaizkigu beste errealitate batzu. Eta dena dela, zenbat topiko eta aurreiritzirekin hausten den!
Nire bi amonak baserritarrak ziren eta gogoan ditut baserrira egindako bixitak. Neu “kaleumea” naiz . Nire egoeran hainbat eta hainbat emakume. Batzuk ordea,landan bizi eta disfrutatzea erabaki dute. Tolosan aukera bat edo besteren arteko distantzia kilometro gutxikoa da. Bainan mentalki askotan oso urruti kokatzen gara. Askotan ahaztuak ere sentitzera iritsi izan direla adierazten dute.
Ez da hori Tolosako udalak duen asmoa. Alderantziz, emakume guztion artean ehundutako sareak sendotasuna eta iraunkortasuna izan dezan saiatu behar dugu. Emakume jaio gara eta emakume izan nahi dugu gure osotasunean. Berdintasunean. Onarpenean. Kalean zein landa eremuan.
Bedaion izan genuen lehen emanaldi publikoa. Bertan, ikusi eta entzundakoaren inguruko eztabaida bat eman zen. Eta zer nahi duzue esatea? Ni askotan oso identifikatuta sentitu nintzen “kalekoa” izanik ere.
jueves, 10 de septiembre de 2009
Jabekuntza Eskola: Dantza Afrikarrak martxan. Apuntatu!!

Jabekuntza gorputzetik: Afrikako dantzak.
Datak: Urriak 6tik aurrera.
Asteartetan eta ostegunetan 19:30tatik aurrera. Ordu bat.
Ostegunetan klase teorikoa eta bi asteetan behin izango da. Asteartea aldiz astero izango da eta klase praktikoa izango da.
Dirudienez, berdintasun formala lortu duen gizartean estereotipoak eta rol sexistak mutatu egin dira. Mutazio horiek hautemateko zailagoak dira, gazteenei eragiten dietelako batez ere. Edertasun-ereduak eta estereotipoen erradikalizazioa, legediaren markotik irten, eta hedabideetatik sartzen dira, bideojokoen eta gazteei zuzendutako bestelako elementuen bidez. Gaurko estereotipoak eta rolak zuzenean gorputzaren ingurukoak dira, are gehiago, gazteen gorputzen ingurukoak. Ikastaro honen bidez, jabekuntza gorputzetik bultzatu nahi da. Hau da, gorputzarekiko harreman osasuntsua sortzea, ariketa egitea eta estereotipoek neska gazteei nola eragiten dieten eta zer egin hausnartzea.
Litekeena da, taldeak nahi badu, jendearen aurrean dantza ikuskizunen bat ematea.
Izena emateko idatzi korreo elektorinko bat edo deitu huurrengo telefono eta helbideetara. Hurrengo datu hauek zehaztu: izen-abizenak, adina eta telefono zenbaki bat.
miércoles, 9 de septiembre de 2009
Escuela de Empoderamiento para mujeres: Danzas Africanas. Apuntate!!
Empoderamiento desde el cuerpo: Danzas africanas. Fechas: Comienza el 6 de octubre.
Lugar: Casa de Cultura de Tolosa
Martes y Jueves a las 19:30.
Los jueves se darán clases teóricas (Josebe Iturrioz) sobre cuerpo y género y serán cada dos semanas. No todas las semanas. Las clases de danza (Anne Agirre) serán todos los martes, una vez por semana.
Probablemente y si el grupo así lo quiere, se realizará alguna muestra de baile pública.
Para apuntarte llama o escribe un correo electrónico proporcionandonos: nombre y apellidos, una forma de contacto y la edad.



