Buscar este blog

martes, 29 de abril de 2008

Berdintasunerako lehenengo Ordenantza



Mila esker aurreko egunean gerturatu zineten guztioi. Ekitaldiak oso ondo atera ziren eta oso pozik gaude egon zen parte hartzearekin.

Hemen eskegita, eskubian, uzten dizuegu Ordenantza. Oraindik alegazioak egin daitezke. Beraz proposamenak egin daitezke.

Muchas gracias todas las que os acercasteis el pasado día. Las actividades salieron muy bien y estamos muy content@s por la participación.

Os dejamos colgada la Ordenanza, a la derecha. Todavía está en periodo de alegaciones por lo que se pueden hacer propuestas.

lunes, 14 de abril de 2008

Tolosan, Berdintasunerako Lehenengo Ordenantza

Agur t´erdi:

Tolosako Udalak, apirilaren 22an, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Udal Ordenantza onartuko du Osoko Bilkuran. Ordenantza EHUko Mª Angeles Barrere eta Jone M. Hernandez irakasleek egin dute Tolosako Udalerako, Emakunderen babespean.

Berdintasunerako pausoetan Udal Ordenantza ezinbesteko tresna bilakatuko dela ziur gaude Horregatik gonbidatu nahi zaituztegu Tolosako Ordenantzaren aurkezpen publikora. Kontuan izanda onartuko den lehen ordenantza izango dela, egitarau berezia prestatu dugu egun horretarako.

Goizeko 8etan, Osoko Bilkura; Ordenantzaren Onarpena

Goizeko 10etan, Berdinsareko Ordenantzari buruzko bilera berezia.

Goizeko 12etan, Ordenantzaren Aurkezpen publikoa. Bertan parte hartuko dutenak.:

Izaskun Moyua, And. txit argia Emakunde/Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria.

Jokin Bildarratz, Tolosako alkatea

Onintza Lasa, Tolosako Udaleko Berdintasun zinegotzia.

Jone M. Hernandez, EHUko Irakaslea.

Josebe Iturrioz, Tolosako Udaleko Berdintasun Eragilea.

Tolosa Udaleko Osoko Bilkura aretoan egingo dira ekintza guztiak eta aurkezpenean Ordenantza eskuratzeko aukera izango duzu.

lunes, 3 de marzo de 2008

"Zai beti zai"

Martxoak 3an Hirukideko, Orixeko eta Laskoraineko ikasleek (3.DBH) Zai bati zai obra ikusteko aukera eduki zuten. Oihulari Clow taldeko antzezleek oso era egokian gerturatu ziren gazteen errealitatera, harremanetaz eta sexualiteaz aritu ziren. Hemen irudi batzuk:

jueves, 28 de febrero de 2008

Tolosako Udalak Osoko Bilkuran onartutako mozioa (2008/02/26)

XXI. Mendearen hasieran emakume eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez aurrera pauso garrantzitsuak eman direla baiezta dezakegu. Horren erakusle dira burututako berdintasun legeak edo sinatutako hitzarmen zein gutun. Lan guzti horrek bere fruituak eman ditu, horren adibide argia da partaidetza politikoan, orokorrean, emakumeen kopuruan eman den igoera (emakume zinegotzien eta emakume Alkateen kopurua 879 eta 49koa da, hurrenez hurren, hau da, ordezkari guztien %38,5 eta %19,52). Kopuruetan izandako igoera horrek bilakaera positiboa erakusten du; horren haritik, bilakaera azkartu egin da, Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Euskal Legean aurrikusitako berdintasun-neurriak lehenengo aldiz aplikatu direnetik. Baina ez dugu ahaztu behar berdintasunaren eskakizunak, eta, beraz, Euskal Legea bera, gizartean zein instituzioetan, toki mailan eta Europa eta nazioarte mailan, bultzatutako ekintza ugariren emaitza dela.

Argi dago emakume eta gizonen arteko berdintasuna, geroz eta gehiago, lehentasun bat bilakatzen ari dela, demokrazia kontu bat delako. Baina ezin dugu ahaztu hori hasiera besterik ez dela, jaio berri diren legeak, hitzarmen zein gutun asko daukate oraindik eraldatzeko. Ezin dugu ahaztu bereizkeria oraindik agerian dagoela. Horregatik garrantzitsua da aurre pausoen artean ere egiteko dagoena ikustaratzea. Errealitate latz horren erakusle dira argitaratu diren hainbat datu, adibidez:

- Euskal Autonomia Erkidegoan gizonezkoen soldata emakumeak baino %34,7 altuagoa da orokorrean, lanaldi partzialeko kontratuak dituztenen artean %84a emakumeak dira eta Enpresetako zuzendaritza batzordetan 85 gizoneko 15emakume daude. Gainera, lanean kontraturik gabe diharduten pertsonen artean %77,2a emakumeak dira.

- Etxeko lanei dagokionez, etxe barruan ordaindu gabe lan egiten dutenen artean %75a emakumezkoak dira. Etxe barruan soldatarekin lan egiten duten emakumeen artean %67a ez dute gizarte-segurantzan alta hartu. Horietatik barne-langileetatik (internas) %87,3rak 10 ordu baino gehiago egiten dute lan egunean eta gizarte-segurantzan alta hartu dutenen artean %79a.

- Emakumea eta landa eremuari dagokionez, lehenengo gakoa datuen falta da. Oso ikerketa gutxi bideratu dira gairen inguruan. Baina gaian jardun dutenen artean argi ikusten dituzten arazoak hurrengo hauek dira: langile izatearen errekonozimendu falta, gizarte-asegurantzan alta hartzeko zailtasunak, gizonezkoek lana kanpoan egiten dutenean emakumezkoak dira lurra lantzen eta etxean lan egiten dutenak.

Esandako guztia kontutan izanda argi dago asko dagoela egiteko. Egia da Tolosako Udalean gaiari eutsi diogula eta hartu dugula konpromisoa, beraz, gurea da erantzukizuna berdintasunaren alde lanean jarraitzeko. Horregatik, eta erronka hau eguneroko lana dela jakinik, sei hilabeteko epearen barruan:

- Europar gutunean sinatutakoaren ildotik jarraituko dugu esparru ezberdinetan.

- Jabekuntza eskolaren lan ildoak finkatzen hasiko gara.

- Tolosako emakume ezberdinen talde edo sarea osatzen joango gara, Udalarekin bat genero gaietan elkar lanean aritu gaitezen.

- Eta hortaz gain, 2008ko martxoak 8an Tolosan, bereziki landa eremuko emakumeen papera azpimarratu nahi dugu, horretarako bereziki antolatu ditugun hainbat ekitaldi aurrera eramanez.