Buscar este blog

martes, 22 de noviembre de 2011

BELDUR BARIK Tolosan


BERDINSAREAk Beldur Barik! Jarrera sariaren bigarren edizioa deitu du; oraingo honetan, errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeria tinko baztertzean oinarritutako jarrera eta jokabideak hartuta emakumeenganako egungo desberdintasun-egoerari neska-mutilek aurre nola egiten dieten erakusten dituzten adierazpen artistikoak aitortu, baloratu eta bultzatu nahi ditu lehiaketak.

Partaidetza Tolosan, tolosaldean udalerriren batean erroldatuta dauden 12 urtetik gora duten neska-mutilentzat dago zabalik.

Irabazleentzat 250 euroko 4 lau sari banatuko dira.

LEIHAKETAREN OINARRIAK

CECILIA G. DE GUILARTE - Omenezko jardunaldia / Jornada homenaje



JARDUNALDIEN PROGRAMA

PROGRAMA DE LAS JORNADAS

lunes, 21 de noviembre de 2011

Azaroak 25: Emakumeen Gaineko Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Tolosako Udalak, azaroaren 25eko EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA dela eta hainbat ekintza prestatu ditu. Besteak beste, Cristina Gómezen “Rutina” laburmetraiaren emanaldia, Mugarik Gaberen indarkeria matxiastaren inguruko zine ziloa...

Gainera, Emakume Artistek egunean bertan antolatu dituzte hainbat ekintzak Renfeko apeaderoko plazan.









Hementxe Bilgune Feministako kideek antolatu dutena:

HURRENGO PAREKIDETASUN BATZORDEA

PAREKIDETASUN BATZORDE INFORMATIBOA
COMISIÓN INFORMATIVA DE IGUALDAD

EGUNA: 2011 AZAROAREN 22an
DÍA: 22 de NOVIEMBRE de 2011

TOKIA: Kultur Etxeko barne bilera gelan
LUGAR: sala de reuniones de la Casa de Cultura

ORDUA: 18:00tan
HORA: a las 18:00

GAI ZERRENDA
ORDEN DEL DÍA

1. ELKARTE GASTRONOMIKOAK/HERRIKOIAK

SOCIEDADES GASTRONÓMICAS/POPULARES+

2. AZAROAK 25: Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

25 de NOVIEMBRE: Día Internacional contra la Violencia hacia las Mujeres


3. FORMAKUNTZA / JABEKUNTZA ESKOLA

FORMACIÓN / ESCUELA DE EMPODERAMIENTO


4. GALDERA ETA ERREGUAK

RUEGOS Y PREGUNTAS

miércoles, 25 de mayo de 2011

Emakume bati erasoa Ordizian

Pasa den igandean, maiatzak 22, gaueko 23:00ak aldera, bi gizon emakume bat bortxatzen saiatu eta bortizki erasotu zuten. Bizilagun batek oihuak entzun eta segituan jaitsi zen etxetik emakumea laguntzera, nahiz eta erasotzaileak ikusteko astirik izan ez zuen.

Berriro ere, emakume bat kalean gauez ibiltzeak dituen arriskuak agerian geratu dira, oraindik ere “debekatuak” ditugun espazioak daudela gogoratuz. Gure herriek mantentzen duten eraikuntzak oraindik ere ez du segurtasuna bermatzen. Edozein kale txiki izan daiteke erasotzaile baten gotorleku.

Honen aurrean, herriaren elkartasuna eta erreakzioak bultzatu nahi ditugu gertakari hau ez dadin erantzunik gabe utzi.

Gogoratu ez dakigula erasotzaile hauek nortzu diren. Ez dakigu hemengoak edo hangoak diren, gazteak edo helduak, aberatsak edo txiroak, ikasketak dituztenak edo ikasketarik ez dutenak, seme-alabak zaintzen dituztenak edo ez dituztenak... EDONOR IZAN DAITEKE!

Jazoera onartezin horren aurrean, Ordiziako Kimetz Emakume Taldeak, kontzentrazioa deitu du asteazkenean, maiatzak 25, 20:00etan, Plazan.

viernes, 29 de abril de 2011

Jaki mexikarren tailerra Urkizun - Taller de comida mexicana en Urkizu


MAIATZAREN 19an, Urkizuko emakumeekin JAKI MEXIKARREN TAILERRA antolatu dugu.

Animatu eta prestatzen dugunarekin merienda zoragarria prestatuko dugu!

18´00tan gelditu gara Eroskiko parkinean denak batera joateko. Ahal duenak eraman dezala autoa joan-etorria antolatzeko.

* * * * * * * * * *

El próximo 19 de MAYO, hemos organizado un TALLER DE COMIDA MEXICANA con las mujeres de Urkizu.

¡Anímate, que con lo que preparemos haremos una merienda estupenda!

Hemos quedado a las 18´00 en el parking de Eroski para ir juntas. La que pueda, que lleve el coche.

jueves, 14 de abril de 2011

Argitaratu dira jada GipuzkoakoAldizkariOfizialean 2011 urtean tlsBat - Berdintasunak banatuko dituen DIRU LAGUNTZAK eskatzeko oinarriak.
Ya se han publicado las bases para pedir las SUBVENCIONES de tlsBat - Berdintasuna.
oinarriak - bases:
SAKATU HEMEN - PINCHA AQUÍ