Buscar este blog

martes, 14 de diciembre de 2010

GazteJaia: BeldurBarikTolosan!!!


GAZTE JAIALDIA: BELDUR BARIK
Tolosako ikastetxeetako Batxilergoko II. mailako ikasleen artean Gazte Jaialdia antolatu dute datorren ostiralean, abenduak 17, 19:00etan, Leidor aretoan.
Gazte Jaialdiak erkidego mailan antolatu den Beldur Barik ekimenarekin bat egingo du.
Hauxe izango da jaialdiaren edukia:
IKUSENTZUNEZKOAK:
- Beldur Barik dokumentala
- Olaia Aretxabaleta
- Pausoz Pauso - Sasi artean ere bada lorerik
- Matraka - Gure artean
"BELDUR BARIK" LEHIAKETAKO SARI BANAKETA + "TOLOSA PRODUCTIONS":
- Sari banaketa
- Tolosako lehiaketara aurkeztutako lanen ikuskapena
- Laskorain Ikastolako ikasleen "lip-dub"a
- Laskorain Ikastolako ikasleen dantza saioa
EMANALDIAK ZUZENEAN:
- Furia
- Olaia Aretxabaleta
- Keiran
Ikuskizunaz gain, Leidor aretoko sarreran, "Beldur Barik" lehiaketa orokorrera aurkeztu diren artelanak ikusgai izango dira.
Sarreren prezioa: 4 € (salmenta aretoan bertan, emanaldia baino ordubete lehenago). Diru sarrerak 3 ikastetxeetako ikasleentzat izango dira, ikasturte amaierako bidaiarako.
Iraupena: 90 minutu inguru.
Antolaketaren koordinazioa: Gazteria eta Berdintasun Sailak - tlsbat
FESTIVAL JUVENIL - BELDUR BARIK
El alumnado de 2º de Bachiller de los centros de Tolosa ha organizado un Festival Juvenil que tendrá lugar el próximo viernes, 17 de diciembre, a las 19:00h. en el Leidor de Tolosa. Este espectáculo está en concordancia con la iniciativa Beldur Barik que ha tenido lugar a nivel de comunidad autónoma.
Este es el contenido del festival:
AUDIOVISUALES:
- Documental Beldur Barik
- Olaia Aretxabaleta
- Pausoz Pauso - Sasi artean ere bada lorerik
- Matraka - Gure artean
REPARTO DE PREMIOS DEL CONCURSO "BELDUR BARIK" DE TOLOSA + "TOLOSA PRODUCTIONS":
- Reparto de premios
- Visionado de las obras de arte presentadas al concurso de Tolosa.
- "lip-dub" del grupo de alumnos/as de Laskorain Ikastola
- Danza a cargo del grupo de Laskorain Ikastola.
MUSICA EN DIRECTO:
- Furia
- Olaia Aretxabaleta
- Keiran
Además del espectáculo, se expondrán las obras de arte presentadas al concurso general de "Beldur Barik" en la entrada del Leidor.
Precio de las entradas: 4 € (venta de entradas en el mismo Leidor, una hora antes del espectáculo). La recaudación será para el viaje de fin de curso.
Duración: Aproximadamente 90 minutos.
Coordinación de la organización: Areas de Juventud e Igualdad -tlsbat

Trueke eguna 19an Tolosan/ 19 día del Trueke en Tolosa


Ekintza hau Tolosako Emakumeen Bankuak garatu du. Helburua harreman eta elkartruke solidarioa sortzea da. Bizitza honetan dirua EZ da beharrekoa denantzako!!
Igande honetan han izango gea Tinglatuan, animatu!!!


Esta actividad está organizada por el Banco del Tiempo de Mujeres de Tolosa. El objetivo es crear relaciones e intercambios solidarios. En esta vida el dinero NO es necesario para todo.
Allí estaremos este domingo, en el Tinglau, animaros!!!


miércoles, 17 de noviembre de 2010

Azaroak 25. EGITARAUA


Batxitxango (DiscoJaia): (Laskorain, Orixe, Hirukide ikastetxeetako ikasleekin antolatua) Abenduak/diciembre 11. Beotibar. 23:00.

BeldurBarik lehiaketa Tolosan!! Concurso BeldurBarik en Tolosa.
Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako arteen lehiaketa
Concurso de artes en contra de la violencia contra las mujeres.
500 €-ko sari bat eta 250€-ko bi sari /1 premio de 500 € y dos de 250 €.
(Epea/Plazo: Azaroak/Noviembre 30)
Oinarriak/Bases:
Hemen
Aquí

(Bilboko BeldurBarik I.Jaialdirako Bus-ak Doan: hemen)

GazteenJaialdia (Laskorain, Orixe, Hirukide ikastetxeetako ikasleekin batera antolatua) Abenduak/diciembre 17. Leidor. 19:00 (BeldurBarik Tolosa lehiaketako sari banaketa / reparto de premios del concurso BeldurBarik Tolosa)

Mugarik Gabe Zine Zikloa – Zinema Sozialaren Emanaldiak / Muestra de Cine Social organizada por Mugarik Gabe
Azaroak/noviembre 23, asteartea/martes, 19:30, “La Causa de Kripan”
Azaroak/noviembre 26, ostirala/viernes, 18:30, “Las Dignas y su historia”. America Romualdo.

Titirijai 2010 / Festival Internacional de Títeres
Abenduak/diciembre 2, osteguna/jueves, 20:30, TOPIC
"Yoshitune y los mil cerezos en flor" - OTOME BUNRAKU konpainia

Tolosa Historia eta Oroimena. 1936-1945.
Azaroak/noviembre 25. Hitzaldia/Conferencia: “Emakumea gerra zibilean”. Lourdes Errasti, 19:30, Pleno Aretoa /Salón de Plenos.
Azaroak/noviembre 26. Dokumentala: “Prohibido recordar”, 19:30 – Leidor.
Otsailak/febrero 3 “De la miliciana a la emakume: una visión de género de la guerra civil en Euskadi”. Miren Llona. 19:30 - Pleno Aretoan/Salón de Plenos.

JabekuntzaEskola ikastaroak / Cursos de la Escuela de Empoderamiento
Azaroak/Noviembre 24: Euskal Herriko Mugimendu Feministaren Historia. 19:00. Udaleko Pleno Aretoan. Miren Aranguren, Edurne Epelde (Emagin eta Bilgune Feministako kideak).
Azaroak/Noviembre 20: RapTailerra (Furia).10:00-14:00. Kultur Etxea.

Denboraren bankua / Banco del tiempo
Abenduak/diciembre 19: Elkartrukearen Merkatua / Mercado del Trueke + Mundu Arteko Elkartrukea / Trueque Entre Mundos. Zerkausia / Tinglado.






jueves, 9 de septiembre de 2010

Jabekuntza Eskola Tolosan YAAAAA!!!!

Hemen daude berriro ere, gure Emakumeentzako Jabekuntza Eskola Tolosan. Zer da Jabekuntza Eskola?

Hemen sakatu

Jabekuntza Eskolako ikastaroei buruzko oharrak:

Emakumezkoentzako ikastaroetan izena emateko epea irailaren 24ean amaituko da. Ikastaro guzti hauek doakoak dira.

Zalantzarik izanez gero, betiko helbide eta telefonoetan aurkituko gaituzu: Kultur Etxea, Trianguloa 1, 20400 TOLOSA - Tel.: 943670383.

berdintasuna@tolosakoudala.net

Egutegia

Matrikula Orria


martes, 20 de julio de 2010

Erakusketak: EDURNE PASABAN


14 x 8.000 / EDURNE PASABAN
Ostiralean, uztailak 16, zabalduko dute Tolosako Aranburu Jauregian Edurne Pasabanen omenez prestatutako erakusketa. Irailaren 12ra arte egongo da zabalik eta astelehenetik igandera izango dugu erakusketa ezagutzeko aukera, 17.30 eta 20.30 artean.
Ziurrenik gutariko askok ez du 8.000 metroko mendi tontor batera igotzeko aukerarik izango. Ezin izango ditugu geure begiekin altuera horretatik ikusten direnak ikusi. Horregatik, herriko alaba kuttunak 8.000ko mendiak Tolosara ekarri dizkigu, uztailaren 16tik irailaren 12ra arte.
Aranburu Jauregian Edurne Pasabanen omenez egindako erakusketa egongo da ikusgai. Inaugurazioa larunbatean, uztailak 17, izango da, 12.30etan, Edurne bera bertan egongo delarik. Material ugari ikusi ahal izango dugu: besteak beste, argazkiak, bideoak, marrazkiak, gure protagonistak 8.000ko mendi bakoitzaren inguruan eginiko gogoetak eta Edurne Pasaban eta Asier Izagirrek azken espedizioetan erabilitako materialak: buzoak, denda, motxila, bastoiak, etab.
Erakusketara gerturatzen direnen artean Aralar Kirolak dendak Vasque mendiko botak zozketatuko ditu. Zozketa irailaren 13an egingo da.
Astelehenetik igandera izango da zabalik erakusketa, 17.30etatik 20.30etara. Etorri 8.000koak ezagutzera!

jueves, 1 de julio de 2010

Eraso bat Andoainen. ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE!!


Tamalez berriro ere, indarkeri sexista kasu berri baten aurrean gaude. Azken asteburu honetan Andoiango neska gazte batek, juerga ohean lasai lasai bukatu beharrean, ospitalean bukatu du . Bortxatua eta jipoitua izan ondoren esnatu zen han.

Kasu askotan ez gea enteratzen, kasu honetan bai izan dugu eraso honen berri. Emakume gazteentzat gaua eta juerga askotan horrela bukatzen da. Mutil askorentzako, gauetan tabernetan edo kaleetan dauden emakumeak haragi zati hutsak dira. Ia neska gazte guztiek bizi izan dituzte eraso txikiak, gaueko 3retan izutzen gaituzten "piropoak", irainak, ipurdi ikutuak eta erasoak. Zergatik emakume askorentzat parranda, gaua eta kalea bataila bilakatzen dira?


Guk argi daukagu, ez da kasu isolatu bat. Ez da izan erotuta dagoen gizon bat, tamalez, gehiegietan gertatzen da eta erasotzaileak burutik oso sano daude. ia gehienetan Emakumee gazteek oso ohituta gaude gauetan, tabernetan, festetan, kaleetan eraso sexista txikietara. Batzutan kasu txiki horiek kasu latzetan bilakatzen dira, Andoain kasu. Baina denetan arazoa berdina da: Sexismoa!!

ERASORIK EZ ERANTZUNIK GABE
Berdintasunerako blog hontatik eta Tolosako Udaletik gure besarkada beroena Andoaingo Emakume Gaztearentzako eta bere senideentzako.