Buscar este blog

domingo, 2 de noviembre de 2008

Ikerketa Beka.


Aurreko Ostiralean bildu zen Tolosako I. Ikerketa Beka: Emakumeek Tolosako Historiari egin dioten ekarpena ebazteko epai mahaia. Epaimahaia Teresa del Valle, Antropologian Katedraduna; Miren Llona, Historia Garaikideko EHUko irakaslea; Onintza Lasa, Berdintasun Batzordeko Burua eta Josebe Iturrioz osatu zuten.

Inauteriei mozorroa kenduz: emakumeak protagonistak

Lana aukeratu zen gaurtik 12 hilabetera ikerketa lana garatu dezaten.

Oso zaila izan zen epaimahairako erabakia hartzea, oso proposamen interesgarriak jaso ditugu eta horregatik eskerrak eman nahi dizuegu aurkeztu zareten guztioi.

lunes, 27 de octubre de 2008

...19 urteko neska bat bortxatu dute Donostian...


Etxera zioan, taxia eta guzti hartu zuen eta portalera iritsi zenean bortxatu egin zuten. Bilbon ostiral honetan manifestazio bat egon zen indarkeri sexista salatzeko eta asteburu honetan Donostian neskatxa bat bortxatu egiten dute.

Preocupación entre los vecinos de Riberas de Loiola tras la agresión sexual a una joven


Investigan si el detenido por la violación en Donostia participó en otras dos agresiones

Nola da posible? Hitzik gabe gaude.

Larunbatean gertatu zenaren aurrean ezin gara geldirik gelditu.
MATXISMOAK HILTZEN GAITU!!!

domingo, 12 de octubre de 2008

Bi neskak bortxatu dituzte Bilbon

Bilbon aurreko astean bi neskek salatu dute bortxatuak izan direla.


Garrantzitsua da bortxaketei buruz hitz egitea. Gure gizarte sexistetan bortxaketa dispositibo (gailu) berezi bat bezala funtzionatzen du. Egun neskek ohitu egin gara beldurrarekin bizitzen, gauean etxera bakarrik joateko beldurra, gauean kalean mutil koadrila batekin gurutzatzerakoan beldurra, portaleko atea irekitzerakoan atzera begiratzeko beldurra. Bortxaketa-gailua bere helburua lortzen duelako da hori. Emakumeek kalean libre ez ibiltzea eta beldurrarekin bizitzea suposatzen du "bortxaketa" hitzak emakumeontzat. Bortxaketa beraz orokorrean kontrolerako gailu bat da.

pare bat gauza azpimarratu nahi ditugu gai honi buruz:

1) Bortxatuak izan diren neskak ez dute KULPARIK, ez dute ezer egin, alegia, bortxatzaileak dira horren errudun. Bortxatuak izan diren neskek ez dute zertan lotsatu beharrik, gure gizartea lotsatu beharko luke egoera horien aurrean. Bortxaketa ez da neska baten bizitzan gertatu litekeen gauza txarrena, emakume askok aurre egiten diote horri. Bortxaketa-gailua emakumeak psikologikoki jota uzten ditu eta horrek beraien erantzuteko ahalmena gutxitu egiten du. Bortxatzen gaituztenean edo jipoitzen gaituztenean emakumeok ez gara errudun, ez daukagu zertan lotsa eta estigmatizazio soziala gure gain hartu beharrik.

2) Bortxaketen aurrean autodefentsa. Gure gizarteak emakumeak hezi ditu bere kabuz defendatzen ez jakiteko. Bada garaia emakumeek beraien burua defendatzen ikasteko. Berdintasun zerbitzutik autodefentsa ikastaroak martxan jarriko ditugu, errealitate honi aurre egiteko.

Oraingoz hemen uzten dizuet Maite Monrroik ireki duen Autodefentsa Feministari buruzko bloga (sakatu autodefentsa feminista hitzetan)

lunes, 6 de octubre de 2008

Emakume bat ERAILA Santurtzin.





Atzo Santurtzin Ivan P-k (32 urte) berarekin bizi zen 26 urteko neska-laguna erail egin zuen. Hiru urteko alaba bat zeukaten. Ivan bere neska-laguna erail ondoren lagun bati deitu zion gorpuaz libratzen laguntzeko.

Euskal Herriko Mugimenduaren protokoloaren arabera emakume bat erailtzen duten bakoitzean 48 ordu eta gero elkartaratzeak egongo dira Euskal herriko herri eta hiri guztientan. Tolosan ere horrela izango da 19:30etan Trianguloa Plazan.

MATXISMOAL HILTZEN GAITU!!!

lunes, 22 de septiembre de 2008

Ikerketa Beka.


Dakizuenez, Tolosako Udaleko Berdintasun Zerbitzuak I. Ikerketa Beka "Emakumeek Tolosako Historiari Egindako Ekarpenak" plazaratu berri du. Askotan, berdintasunean lan egiten dugunok mila azalpen eman behar ditugu pauso txiki bat ematen dugunean eta horrelako galderei erantzun beharrean aurkitzen gara askotan: “Baina, emakumeei buruzko ikerketa beka bat. Zertarako?” Galdera honi erantzuteko joko bat proposatzen dizuet. Sari bat emango diot gure historian garrantzia eduki duten 10 emakumeen izenak esaten didanari.

Lasai, normala da, asko jota bi izen burura etortzea. Gehiengoetan gainera, bi edo hiru izen gogoratu arren, ez dakizkigu oso ondo zeintzuk izan diren beraien ekarpenak. Esate baterako, ea zenek esan dezakeen zein izan zen Kleopatraren ekarpen handi bat? Hori esan eta seguraski Julio Zesar eta Marko Aurelio izenekin hasten den esaldi bat entzuten duzuela. Kleopatraren amoranteen zerrenda alde batetara utzita, bakarrik aipatzea, oso ezaguna zela Kleopatrak hizkuntzetarako zeukan erraztasuna eta diplomatiko bezala zuen arrakasta. Gainera, Kleopatrak medikuek XI. mendera arte erabili zuten obstetrizia (umeak erditzen laguntzen duen diziplina) tratatu garrantzitsu bat idatzi zuen. K.a 60. urtetik 1000 urtera arte ezinbestekoa izan zen tratatu bat. Honekin argi gelditzen da, askotan emakumeen izenak ezagutu arren, gehiengoetan beraien ekarpenak ere gutxiesten direla.

Zure herrian hori ere gertatzen da, emakumeen ekarpenak ez dira ezagutzen eta egin dituzten ekarpenak gutxietsi egin dira. Horregatik plazaratu dugu Tolosako historiari emakumeek egindako ekarpenak ikertzeko beka bat. Ikerketa beka honek 9.000 euro eta 12 hilabete eskaintzen ditu ikerketa garatzeko. Edonork aurkeztu dezake bere burua. Ikerketa bekaren oinarrietan argitzen den moduan gehienez 15 orriko egitasmo bat idatzi behar da eta irailaren 30a baino lehenago Tolosako Erregistroan, Udaletxean, entregatu. Hemen daukazue behar duzuen informazio guztia: http://berdintasunatolosakoudala.blogspot.com/ edo bestela 943 654466 zenbakira deitu eta Berdintasun Zerbitzuarengatik galdetu.

Animatu!!

lunes, 15 de septiembre de 2008

Arraunean berdintasunaren bandera bila

"Kontxako banderak" badu zerbait berezia. Jende andana bildu izan da kolore ezberdinak defendatzera. Orain artean hala ere, koloreak GIZONEZKOEK ordezkatzen zuten eta aurten, lehenengo aldiz, EMAKUMEAK ARRAUNEAN IKUSI DITUGU. Bikain!
Beste aurrera pauso bat da. Berdintasunaren bidean.
Txaloak bandera lortu zutenei.
Zorionak guztioi. Berdintasunaren bandera guztiok irabazi bait genuen!!!
Besarka handi bat Tolosaldeko neska arraunlariei. Oso ondo nekak!!


La Bandera de la Concha tiene algo especial. Se juntó muchísima gente para animar, cada cual a sus colores. Sin embargo hasta ahora los colores los representaban los HOMBRES y este año, por primera vez hemos visto a MUJERES REMERAS. Estupendo!!
Un aplauso para las que lograsteis la bandera.
Felicidades a todas. Ya que la Bandera de la igualdad la hemos ganado tod@s!!!
Un abrazo para las chicas remeras de Tolosaldea. Muy bien hecho chicas!!


miércoles, 3 de septiembre de 2008

Nahikoa da!



Bilbon, Angel, bere lehengusua, Henar Eskudero bortxatu eta erail egin du. Familia jota dago.

La policía busca a un primo de la niña muerta en Bilbao como sospechoso del crimen

Apresada en Toledo un primo de la niña asesinada en Bilbao

Urruñan aurkitu dituzte bikote baten gorpuak.
Prentsan atera da jada indarkeri sexista kasu berri baten aurrean gaudela. Mutilak neska akatu du eta bere buruaz beste egin du.

Ostirala Irailaren 5ean, 19.00etan Donostiako Bulebarrean.
KONZENTRAZIOA